La Furiak 'Promenade' singlea eta bideoklipa dakarz
2024-02-09 08:30 MusikeaKantuak atzamarkadea egingo deutsu.
La Furiak hamargarren urteurrena ospatzen dago, adimen artifizialaren zenbait elementu batzen dituan diskoa argitaratuz. Nerea Loron, rap-kantari feministearen etapa barri hau ez dago – eta ez dau egon gura – bere garaitik kanpo. Horregaitik, La Furiak adimen artifizialaren (IA) zenbait elementu txertatu ditu lan barrian.
Proiektuak aldaketa eta ziurbakotasuna aldarrikatu nahi ditu zatitzen edo alperrik galtzen dagoan mundu baten aurrean: Apokalipsiaren ondoren jantzan egingo dogu, dino. Hamarkada honetan zehar kontzientzia, samurtasuna, ordena eta ironia izan dira nagusi La Furiaren lanean: Gozamenari leku egiten hasi gara, baina oraindino be amorrua oso presente dogu. Lurpeko tristura deitzen deutson emozinoz beterik dau ahotsa eta orain hasi eta nahi dauenean amaituko dan garai bati hasierea emongo deutso.
Kontuak kontu, Promenade aurkeztu dau cascantearrak, lan barriko lehenengo kantua. Bideoklipa Bicharraca artisteak egin dau eta adimen artifiziala erabiliz sortutako prozesu batean oinarrituta produzidu da.
Musikariaz gan, Nerea Loron Mimosa proiektuaren sustatzaileetako bat be bada eta, besteak beste, Emmusikadas kultura feministearen jaialdia egiten dau urtero Iruñean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!