Domekan, hilaren 11n, Laudion jokatuko da hirugarren final laurena
2024-02-09 07:58 BertsolaritzeaSarrerak hemen.
XVI. Arabako Bertsolari Txapelketan, Laudioko Kasinoa, 17:30ean, jokatuko da hirugarren eta azken final laurena. Lehen eta bigarren saioak aurreko domekatan jokatu ziran Izarran eta Oionen. Laudiok borobilduko dau Txapelketako lehen fasea eta bertan jakingo da zein bertsolari izango diran Aramaion Peru Abarrategigaz batera eta zeintzut Aroa Arrizubietagaz Dulantzin.
Laudion kantauko daben bertsolariak, ondokoak dira:
- Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku.
- Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio.
- Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia/Gasteiz.
- Martin Abarrategi Sarrionandia - Aramaio.
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz.
- Unai Anda Delika - Ametzaga.
Gai-emoilea Oier Azkarraga Grajales (Zuia) izango da.
Kantauko daben bertsolarien artean nabarmentzekoa da:
- Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun izan zala. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban taldeko partaide izan zan, "Katuko Muñoak" taldekoa.
- Izar Mendiguren 2005eko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu eta irabazi egin eban.
- Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketea irabazi eban Manex Agirregaz bikotea osotuz.
- Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!