Azkuna Zentroak 'The Artwork As a Living System' aurkeztu dau
2024-02-08 08:45 erakusketakArteari eta natureari buruzko hausnarketa interaktiboa.
Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak 2024ko erakusketa-programazinoa edegi dau The Artwork As a Living System erakusketagaz. Interfazearen artean aitzindari izandako Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten lana erakusten dau. Maiatzaren 26ra arte egongo da ikusgai.
Azkuna Zentroan egindako jentaurrekoan, Fernando Pérez, Azkuna Zentroko zuzendariak; Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau, erakusketako artistak; eta Genoveva Rueckert-Sommerauer, Linzeko OÖ Landes-Kultur GmbH-ko arte komisarioa. Sandra Rikic eta Maritza Leal, Voloteako komunikazino-taldeko kideak be bertan izan dira. Bikote artistikoak bisita gisatua eskainiko dau gaur, hilak 8, erakusketako lanak azaltzeko. 18:00etatik aurrera izango da, ingelesez. Sarrera dobakoa da, baina aurretik izena emon behar da hemen.
The Artwork As a Living System erakusketan bizitza artifizialeko sistemen ia hogeita hamar urteko ikerketearen eta garapenaren historia jorratzen da. Kodeek eta gizakiaren esku-hartzeak eragina daben ingurune interaktiboetan erreproduzidu dira.
Artea eta naturea lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabilten diran teknikarik barritzaileenakaz. Christa Sommererrek eta Laurent Mignonneauk sistema edegi bezela planteetan dabe artea, eta sistema horretan sorkuntzea ez da ulertzen artistearen barruko sormenaren edo asmamenaren adierazpen bezela, prozesu dinamiko bihurtzen da, interakzino-parametroetan eta obrearen irudiaren bilakaera-prozesuetan oinarritzen dana.
Erakusketan 18 lan dagoz, horrreetako asko instalazino interaktiboak. Multimedia artelanak dira, aurkikuntza zientifikoetan oinarrituak, eta landareen hazkuntza edo ordenagailuz sortutako izaki txikien portaerea esploretako aukerea emoten dabe, baita ekosistema konplexuetan integretako be. Instalazinoek sistema bizidunak simuletan ditue, landare batzuk ikutuz, idazmakina batean tekleauz edo pantaila baten aurrean mobiduz eraldaketak sortzen baitira espazio digitalean.
Esperientzia artistiko horrek, zientziaren eta teknologiaren arloei jagokezan kontzeptuak lotzen ditu: Fisika kuantiko eta sistema konplexuen teoriatik hasi eta genetika molekular, nanozientzia eta bizitza artifizialeraino.
Hiru hamarkadatan zehar, bikote artistiko horrek mugarri teknologikoak eta horren eragin sozial eta ekonomikoa, teknologia mobikorraren garapena edo adimen artifizialaren aplikazinoa txertatzen jakin dau. Beraz, The Artwork As a Living System erakusketeakk aukerea emoten deutso bisitariari naturaren aurreko hartu-emonak gorputzez sentiduteko.
Alemanian (ZKM — Karlsruhe-ko Arte eta Hedabideen Zentroa), Austrian (Linz-eko OÖ Landes-Kultur GmbH) eta Belgikan (Bruselako iMAL – Art Center for digital cultures & technology) ibili ondoren, Sommerer-ek eta Mignonneauk Azkuna Zentroaren Erakusketa Aretoan aurkeztuko daben erakusketa-proiektuak, Voloteak babestua, beren lanaren alderdi nagusia islatzen dau: Artelanek sistema bizidun modura jokatzen dabe, bizitza ezin baita ulertu entidade bakar bezela, perspektiben aniztasun gisa baino.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!