'De un pueblo llamado Agurain' Duplaren disko barria
2024-02-07 12:21 MusikeaMikel Irazokiren produkzinoa, Pirata-ren haizeak eta Nøgenen kolaborazinoa izan dabe.
Rock musikea ulertzeko modu barria, euskal gazte bi Agurain izeneko herri batetik. Kontakizun laburrak eta zuzenak landa-ingurunetik: Modernoa eta ausarta, baina mezurik bako letra ñoñoak baztertuz.
Disko honetan Mikel Irazokiren produkzinoa (Miguel Bosé edo Ana Torroja), Pirata-ren haizeak eta Nøgenen kolaborazinoa izan dabe.
Dupla Aguraingo lagun bi dira, landa-ingurunetik musika urbanoa sortzen dabe. Proposamenaren barruan elektronikea, rocka eta jantzea dagoz; burruka eta maitasuna, jarrerea eta sagardao txotx-a. Ez da erraza bikote arabar hau taldekatzea, baina 4 urteko ibilbidean 150 kontzertu baino gehiago emon ditue, hori baita aurkezpen gutunik onena.
Birea Japonian hasi, estaduko eta Euskal Herriko aretoetatik jarraitu eta gehiago ezin dabenean amaituko da. Letra satirikoak, pop leloak eta tradizinoa eta jokera barriak bateratzeko bilaketa nekaezina dira Dupla, euskal eszenaren erreferenteetako bat.
Kontzertuak
02/23 Madrid.
03/01 Gasteiz.
03/07 Bilbo
03/15 Oviedo.
03/16 Infiestu.
03/23 Donostia.
04/19 Alicante.
04/20 Bartzelona.
04/26 Iruñea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!