César Pérez Gellidak 'Bajo tierra seca' liburua aurkeztuko dau

Bizkaie! 2024-02-07 09:14   Kulturea

2024ko Nadal Saria irabazi dau lan horri esker.

Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak César Pérez Gellida idazlea hartuko dau datorren martitzenean, hilak 14. Pérez Gellidak Bajo tierra seca elebarria aurkeztuko dau, 2024ko Nadal Saria jaso barri dauena.

César Pérez Gellidaren Bajo tierra seca elebarriak XX. mendearen hasierean Extremaduran gertatu zan istorio bat kontetan dau. Antonia Monterroso, Alarguna bezela ezagunagoa, eskualdeko ogasun handienetako baten jabea da; goseak indar handia eban garai batean, berak bere horretan mantentzen saiatzen da. Egun batean, sute batek hainbeste ahaleginez altzau daben guztia suntsitu egiten dau eta, horren ondorioz, desagertu egiten da arrastorik itxi gabe. Martin Gallardo tenientea, Pacheco sarjentuagaz batera doa gertautakoa ikertzera. Bost egun lehenago, emakumeak salaketa bat jarri eutson Jacinto Padillari. Antza danez, Jacinto Padilla bere etxaldeko langilea zan eta baita maitale ohia be. Zafrako geltokian atxilotu dabe, diruz eta bitxiz betetako poltsa bategaz. Berak adierazo dauenez, Antoniaren aginduz piztu eban sutea eta, horrezaz gan, poltsea berak emon eutson handik urrun bizi barri bat hastea nahi ebalako. Hala be, galdeketan zehar, Padillak gertaera makabro batzuk autortzen ditu, eta horrek erabateko aldaketa emongo deutso istoriari.

César Pérez Gellida (Valladolid, 1974)

Hamahiru elebarri argitaratu ditu, horreen artean hurrengo trilogiak Versos, canciones y trocitos de carne (Memento mori, Dies irae, Consummatum est) eta Refranes, canciones y rastros de sangre (Sarna con gusto, Cuchillo de palo, A grandes males); eta baita Todo lo mejor y Todo lo peor be. Barrienen artean, Nos crecen los enanos, Astillas en la piel eta La suerte del enano. 2023an Memento mori telesailerako egokitzapena estreinau eben. Elebarri beltzaren erreferente nagusietako bat izan da, 300.000 irakurle baino gehiagokaz, eta Dolores Redondogaz batera Blacklladolid literatura jaialdia zuzendu dau. Ganera, Bajo tierra seca lanak 2024 Nadal Saria irabazi dau.

Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu