'lilili', Merina Grisen lan barria plazan

Bizkaie! 2024-02-06 13:41   Musikea

Patrick Criado aktore ezaguna eta Aitana Batres ditu protagonista lilili bideoak. 

Berbaz azaldu ezin danean, lilili, sentiduten dana, emozinoak iradokitzeko komodina da lilili, adierazoten asmau ez arren, zuk nahi dozun beste persona horrek jakin edo sentidu daian. Kode bat da lilili, persona bik dakiten zeozer, ezin azalduzkoa dana, ez baitau beste inork ulertuko. Maite zaituen batek esaten deutsauna da lilili, maite dozunari zer esan asmau ezinik zabizanean esaten deutsazuna, baina lilili ez da hori, galerea da gaia, nahibakoa zein nostalgia, parkamena eskatzeko modu bitxi baina zintzoa da.

Merina Grisen lilili abestiaren bideoklipa edurraren eta suaren artean galdutako lotura baten istorioa da eta Patrick Criado aktore ezaguna (Antidisturbios, La Casa de Papel, Águila Roja...) eta Aitana Batres (Tú No Eres Especial) ditu protagonista. Oraingoan, Cosmic Tree madrildar-nafar paroduzino-etxeak egin dau bideoklipa. Amaia, Natalia Lacunza, Belén Aguilera, Trashi edo L ‘Haine kako artistakaz egin dabe lan. 

Kantua erabat pop-a da.

  • Produkzinoa: JEWLN, Merina Gris.
  • Nahasketa, Masterizazinoa: Ed Is.
  • Dead, Fashion Beat Studios (Madrid)’
  • Argazkiak: Cecilia Alvarez-Hevia Arias.
  • Azala: Antton M Goikoetxea.

Kontzertuak

2024ko apirilaren 5ean, Sound Isidro. Madril.
2024ko apirilaren 27an, Madrileko MadridHangar Aretoan.
2024ko maiatzaren 30ean, Bartzelonako Primavera Sound Jaialdian.
2024ko garagarrilaren 10ean, Mad Cool Festivalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu