Bilbo, gazteen 'World Robot Olympiad'-en egoitza izango da
2024-02-06 09:47 KultureaLa Perrera Zentroan egingo dira sailkapen-probak.
Bilboko Udalaren La Perrera zentroa izango da World Robot Olympiad (WRO) munduko robotika torneoko sailkapen-proben nazinoarteko egoitzea. Daborduko edegita dago bagilaren 15ean Bilboko udal-ekipamenduan egingo dan finalaurrekoan parte hartzeko inskripzino-epea. Izena hemen emon daiteke.
WRO hezkuntza-lehiaketea da helburu dauena gazteak teknologiara eta injinerutzara hurreratzea modu ludiko eta dibertigarri batez, konpetentziak eskuratuz. 2023an, La Perrerako talde bi sailkatu ziran Lleidan jokatutako WROko finalerako, eta horreetako bat hirugarren geratu zan.
Begirale batek emongo deutse behar dan prestakuntzea lehiaketea horretako kategorietan parte hartu nahi dabenei. Parte hartzeko, Maker Gunean (Sabino Arana, 50) emon leikie izena, astelehenetik zapatura, 17:00etatik 21:00etara, bertara joanda, info.konekta@bilbao.eus helbide elektronikora mezu bat bialduz edota 661731294 telefonora deituz.
Steamegaz lotutako jarduerak eta tailerrak
Steamegaz lotutako hainbat jarduera eta tailer programetan dabiz hiruhileko horretan La Perreran, gazteek arlo teknologiko-zientifikoan ikasi, esperimentau, trebetasunak eta gaitasunak eskuratu eta pensamendu kritikoa landu deien.
- 12-17 urte bitarteko gazteentzako jarduerak: Green Power, First Lego League, Frame Hunters, Robótica eta Cansat.
- 18-30 urte bitarteko gazteentzako jarduerak: Moda Digital CLOD3, FILOSOF-IA: Pensamendu kritikoa aro digitalean arakatuz, Upcycling, Drone Tailerra, PC Building eta Fabrikazio Digitala, etab.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!