Aste Santuko aisialdi programetan izena emoteko epea zezeilaren 9an edegiko da
2024-02-06 09:27 Kulturea3 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei zuzenduta dago.
Bilboko Udalak zezeilaren 9an (barikua) hasi eta zezeilaren 13ra (martitzena) arteko epea emongo dau umeentzako Aste Santuko aisialdiko programetan izena emoteko.
Udalaren eskaintzea 3 eta 11 urte bitarteko neskato-mutikoei zuzenduta dago, Aste Santuko oporraldiko aste bietako batean –martiaren 25etik 27rako astean edo apirilaren 2tik 5erako astean lekua eskatzeko.
Eskaerea hemen eta 010/944 010 010 Udalaren informazino-telefonoan egin daiteke, eta plazen zozketea zezeilaren 15ean egingo da, Gazteria eta Kirol Sailaren egoitzan, Sabino Arana kaleko 50. zenbakian.
Zozketearen emoitzen konsultea zezeilaren 16tik aurrera egin ahal izango da, eskaerea egiten dan lekuetan eta plazea lortu dabenek hilaren 16tik 19ra emon ahal izango dabe izena.
Bilboko Udalak proponiduten dituan jardueren helburua da hezkuntza ez-formala lantzeko espazio bat eskaintzea, aisialdiko jarduerakaz ondo pasetako aukerea emonez. Programen bidez, Bilboko Udalak lana eta familia-bizimodua buztartzeko modua eskaintzen dau, eta umeei aukerea emoten deutse trebetasun eta olgeta barriak ezagutzeko eta euren artean olgetako.
Izena emondakoan, prezioa ordainduz formalizauko da plazea. Ondoko honeek dira prezioak: Martiko astean, 13,60 euro; 10,00 euro familia ugarientzat edo guraso bakarrekoentzat; eta 4,80 euro diru-sarrerak bermatzeko errenta edo biziteko gitxieneko sarrerea jasoten dabenentzat. Apirileko lau egunetarako, barriz, hurranez hurran, 10,20 €, 7,5 € eta 3,60 €.
Aurtengo jarduerak ohikoak ez diran lanbideetan oinarrituko dira, irudi-aholkularien, ornitologoen, bikoizleen, uharte-jagoleen edo kaligrafoen mundura hurreratuz, eta, eguraldi lagun, jarduerak espazio edegietan egingo dira.
3 eta 11 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe, 3 edade-tartetan banatuta: 2012-2014, 2015-2017 eta 2018-2020 bitartean jaiotakoak. Euskerea izango da komunikazino-hizkuntza nagusia.
Programak Deustu, Castaños, Begoña, San Frantzisko, Abusu, Abando, Irala eta Basurtuko udaltegietan egingo dira. Baita Otxarkoagan eta Zorrotzan be. Aurten, aurreneko aldiz, Itxaropen kaleko eraikin barrian be egingo dira jarduerak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!