Bizkaiko Taldekako Txapelketarako izen-emotea martxan da
2024-02-05 13:43 BertsolaritzeaZezeilaren 18ra arte egongo da izena emoteko aukerea.
Badator Bizkaiko Taldekakoaren laugarren edizinoa. Gaur, zezeilaren 5ean, martxan jarri dabe izen-emotea, eta taldeek aste bi izango ditue horretarako aukerea, zezeilaren 18ra arte hain zuzen be.
Bizkaiko Taldekakoa giro informalean eta jai giroan egiten da, bere helburu nagusia baita bertsoaren ekosistemea indartzea. Hau da, Taldekakoak oinarrian eragin gura dau, bertso-eskolak eta eskualdeak indartuz. Alkarteak be, plaza informalak sortu gura ditu, esaterako, bertsolari hasi barriei plazarako bidea errazteko asmoz.
Taldekakoaren egitura izena emoten dauen talde kopuruaren araberakoa izango da, eta martiaren 12an emongo da horren barri, web gunearen bitartez. Dana dala, kanporaketak martiaren 15 eta maiatzaren 4 artean jokatuko dira, eta finalaurrekoak eta finala, barriz, maiatzaren 25ean izango dira, Eskolarteko finalagaz batera.
Taldeak gitxienez sei lagunek osotu behar dabe, ondoko funtzino honeek betez: hiru bertsolari, gai-jartzaile bat, epaile bat eta azpiegitura edo komunikazinoko kide bat. Dana dala, atontzaileek, gitxienez zortzi parte hartzaile izatea gomendatzen dabe.
Izen-emotea, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!