XXI. Laburbira apirilaren 12tik maiatzaren 12ra egingo da
2024-02-05 10:23 ZinemeaIzen-emote epea zezeilaren 29an amaituko da.
Laburbira, euskeraz sortu eta produzidutako film-laburren zirkuitoa da eta aurten 21. edizinoa beteko dau. Helburuak dira euskeraz produziduten jarraitzeko sortzaileen lanak ezagutarazotea eta, bestetik ikusleei geurean sortutako zinemaz gozarazotea.
20 urteotan bide arrakastatsua egin dau Laburbireak eta euskal zinemagintzearen erakusleiho erreferentziala bihurtu da, izan be, zinema produzidutea gatxa eta garestia da. Ondorioz, film-laburren sorkuntzea da zuzendariek zinemearen industrian hasteko daben modu bakarra. Esangurahorretan, Laburbireak berebiziko garrantzia emoten deutse autoreei eta euren lanei ikusgarritasuna emoteko orduan, eta zirkuito egonkor eta zabala eskaintzen dauen neurrian, industria osoaren bizigarri moduan be eregiten dau.
Zezeilaren 29ra arte izen-emotea zabalik
Aurtengo Laburbirea apirilaren 12tik maiatzaren 12ra egingo da, eta bertara aurkeztu nahi daben sortzaileek zezeilaren 29ra arteko epea izango dabe lanak aurkeztu eta izena emoteko.
Laburbiran parte hartzeko fil laburrak euskeraz egindakoak, 2023ean produzidutakoak eta 20 minututik beherakoak izan behar dabe.
Izen-emotea, barriz, Laburbirearen webgunean egin behar da.
Aukeraketea egiteko erispideak
Martiaren lehenengo astean aukeratuko dira Laburbira zirkuitoaren 21. edizino honetan herriz-herri eskainiko diran film laburrak. Aukeraketea egiterakoan zenbait erispide izango dira kontuan, honakoak:
- Publiko guztientzako lanak izatea.
- Sortzaile barrien eta izen handikoen arteko orekea.
- Sortzaileen lurralde eta genero aniztasuna.
- Genero ikuspegia.
- Filmen bestelako ezaugarriak: Euskalki aniztasuna, umorea, animazinoa, lan esperimentalak, sensibilizazinoa lantzen dabenak...
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!