Conchi Lillo Delgado eta Asier Gómez Olivencia Bilbon
2024-02-05 09:56 KultureaZezeilaren 12an, Darwin Egunaren harian aurrez aurre izango dira.
Zezeilaren 12an, astelehena, Conchi Lillo Delgado biologoak, Neurozientzietan doktorea eta Salamancako Unibersidadeko irakaslea eta Asier Gómez Olivencia giza eboluzinoan doktore eta paleontologoak, izaki bizidunen ikus-sistemeari eta neandertalari buruz topautako aztarna barriei buruzko berbaldi bi emongo ditue.
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak zientzia ardatz hartuta topaketea eskainiko dau Darwin Egunaren 18. edizinoaren ospakizunen barruan. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean hasiko da.
Azken 150 urteetan aztergai izandako neandertalen inguruan zeozer barria esan daiteke? Badakigu ikusmenak zelako eragina izan deuen izaki bizidunen eboluzinoan?; horreek izango dira zezeilaren 12an erantzungo dituen galderetako batzuk.
Conchi Lillo Delgado Eboluzinoari begirada bat hitzaldiagaz dator Darwinen Egunaren edizino barri horretara. Bertan, ornodunen eta ornobakoen bitxikeriei eta ezaugarriei buruz berba eginez, izaki bizidunen ikus-sistemak zelan funzionetan dauen eta bizirauteko zelan garatu dan adierazoko dau.
Asier Gómez Olivenciak neandertalen inguruan egindako azken aurkikuntzak jakinarazoko deutsee bertaratzen diranei. Teknologia barrien erabilerari eta aztarnategi klasikoen barrikuspenari esker lortutako datu barrietan sakonduko dau Zer moduz, neandertal? Ezagun zahar baten inguruko datu barriak hitzaldian.
Conchi Lillo Delgado
Conchi Lillo Delgado biologoa, Neurozientzietan doktorea eta Salamancako Unibersidadeko Biologia Fakultadeko irakaslea da. Gaztela eta Leongo Neurozientzietako Institutuan ikusmenaren neurobiologia dau ikergai. Dibulgazino zientifikoari jagokenez, ¡Abre los ojos! liburuaren argitalpena nabarmendu behar da, baita dibulgazino-plataformetan egindako lankidetzea be, esaterako Naukas, The Conversation edota Salamancako Ser Irratiko Hoy por Hoy saioan.
Asier Gómez Olivencia
Asier Gómez Olivencia Giza Eboluzinoan espezializautako doktorea eta paleontologoa da. Ikerketa eta argitalpen esperientzia zabala dau, 90 artikulu zientifiko baino gehiagogaz. Atapuercako Ikerketa Taldean egin eban tesia, Cambridgeko Unibersidadean eta Parisko Musée de l Homme-n lan egin dau eta 2014an Euskal Herriko Unibersidadean sartu zan, lehenik Ikerbasque ikertzaile bezela eta gero Ramón y Cajal-en. Atapuercan indusketak egiteaz gan, Euskadiko hainbat aztarnategitako lanak zuzentzen ditu.
Sartzea doban izango da eta bertaratzerik ez balego streaming bidez jarraitzeko aukerea izango da hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!