'Negu Hurbilak' zezeilaren 23an estreinauko da
2024-02-05 07:41 ZinemeaJone Laspiur da protagonista nagusia.
Isolamenduari, itxaroteari eta nortasun irrikeari buruzko filma da Negu Hurbilak eta igesaldi baten historia kontetan dau. Zubietan (Nafarroa) egin ditue errodaje lanak eta, hain zuzen be, bertako herritarrak ibili dira antzezle lanetan. Horreekaz batera, Jone Laspiur (2021eko Emakumezko aktore barri onenaren Goya sariduna) da aktore profesional bakarra, neska protagonistearen azalean.
Ekain Albite, Mikel Ibarguren, Nicolau Mallofré eta Adriá Roca zuzendariek osoturiko Negu Kolektiboaren lehen fikzinozko lana da, eta Maluta* films eta Cornelius Films izan ditue produktore.
Locarnoko (Suitza) Nazinoarteko Zinema Jaialdiko Cineasti del Presente sailean izan eban filmak mundu mailako estreinaldia, Epaimahaiaren Aipamen Berezia eskuratuta. Ordutik, beste hainbat zinemalditatik pasatu dira, esaterako, Seminci - Valladolideko Nazinoarteko Zinemaren Astetik.
Horrezaz gan, Epaimahai Gaztearen saria eskuratu eban Madrilgo Márgenes Zinemaldian, eta Bartzelonako L'Alternativa jaialdiko Sail Ofizialeko parte izan zan. Aurrera begira, Atenasko KINO - Zinema Independentearen Nazinoarteko Jaialdian izango dau hurrengo hitzordua.
Hori baino lehenago, Begin Again banatzailearen eskutik estreinatuko da filma zezeilaren 23an, Hego Euskal Herriko eta espainiar estaduko zinema-aretoetan.
Ekain Albitek, Mikel Ibargurenek, Nicolau Mallofrék, Xalba Ramirezek eta Adrià Rocak idatzi dabe gidoia eta Ekain Albite eta Edu V. Romero ibili dira edizino lanetan. Javi Sevak egin ditu argazki-zuzendaritza lanak, eta Justina Monserrat izan da arte-zuzendaria.
Maluta* Films (Euskal Herria) eta Cornelius Films (Herrialde Katalanak) produkzino-etxeen laguntzinoagaz, Ritxi Lizartza eta Mikel Mas dira filmaren produktoreak.
Talde artistikoari jagokenez, Jone Laspiur da aktore profesional bakarra, eta Zubietako herritarrak ganerakoa protagonistak: Beñardo Mutuberria, Ana Hualde, Markos Juanikorena, Ibai Juanikorena eta Bautista Santesteban.
Filmak EiTBren parte-hartzea, Otxoa de Barandika Fundazinoaren babesa eta Navarra Film Industry erakundearen laguntzinoa izan dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!