Aroa Arrizubietak irabazi dau finalerdietarako bigarren txartela

Bizkaie! 2024-02-05 07:50   Bertsolaritzea

Hurrengo saioa, zezeilaren 11an izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.

Aroa Arrizubieta Barredo | Ikusi handiago | Argazki originala

Giro ederrean jokatu da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurena. Lan danak amaituta Aroa Arrizubieta izan da punturik gehien metatu dituan bertsolaria eta beraz Dulantziko finalaurrekora zuzenean pasau da.

XVI. Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren saioa Oionen jokatu da. Ondokoak izan dira kantau dabenak:

  • Maddi Agirre Epelde (Gasteiz).
  • Xabi Igoa Eriz (Aramaio).
  • Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia).
  • Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz).
  • Orlando Arreitunandia Arinas (Urretxu-Bastida).
  • Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio).

Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantau ditue bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizubietak lortu dau puntu gehien, 261,5 puntu. Hiru final laurenetako puntuazinoaren hurrenkeran osotuko dira finalerdiak. Puntuazinoak ondorengoak izan ziran:

  • Aroa Arrizubieta: 261,5 puntu.
  • Xabi Igoa: 259,5 puntu.
  • Manex Agirre: 259,5 puntu.
  • Maddi Agirre: 241,5 puntu.
  • Rikardo Gonzalez de Durana: 234,5 puntu.
  • Orlando Arreitunandia: 226 puntu.

Hamahiru lagunez osotutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola izan da Oiongo aurkezlea. Lehen faseko, final laurenetako epaimahaian dagoz: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeitak egin ditu idazkari lanak.

Hurrengo saioa, zezeilaren 11an izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu