Bizkaiko Abesbatzen Astea, Begoñan
2024-02-02 08:36 MusikeaZezeilaren 8ra arte Begoñako Basilikan.
Zeanuriko Abesbatzak, Otxandioko Oihandi Abesbatzak, Bilboko Begoñako Sustraiak Abesbatzak eta Sopelako Urepel Abesbatzak emon deutse hasierea urtarrilaren 22an. Begoñako Basilikea musikaz beteko dauen Bizkaiko Abesbatzen Astearen 50. ekitaldian, 60 abesbatzek parte hartzen dagoz zezeilaren 9ra arte. Danetara, 15 kontzertu izango dira.
Urtarrilaren 23an, 24an, 25ean, 26an, 29an, 30ean, 31n, zezeilaren 1ean, eta 2an izan dira kontzertuak baina 4, 6, 7 eta 8an be kontzertuak izango dira. Gaur, zezeilak 2, Coro Kantarte - Barakaldo, Emitenia - Bilbao, Jose Maria Arregi Abesbatza - Mungia eta Ugaoko Sarea / Basauri Koral Elkartea - Ugao / Basauri izango dira protagonista.
Oraintsu, urtarrilaren 31n, Oihana Etxabe Fernandez zuzendariak gidatutako Kilin Kala Abesbatza lekeitiarrakaz batera, Santurtziko Ahots Zuriak Abesbatzak, Derioko Ipar Alde Abesbatzak eta Bilboko Garaizarko Matsorriak kantau eben.
Beste alde batetik, ganerako egunetan nortzuk kantauko daben ikusi hemen.
Kontzertu guztiak doban dira iluntzeko 20:00etan hasita (astelehenetik barikura).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!