Oionen jokatuko da bigarren final laurena
2024-02-02 08:32 BertsolaritzeaZezeilaren 4an, arratsaldeko 17:30ean.
XVI. Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurena jokatuko da domekan, hilaren 4an, arratsaldeko 17:30ean. Lehen saioan aurreko domekan izan zan. Oinen kantauko daben bertsolariak, ondoko honeek izango dira:
- Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio.
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio.
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia.
- Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku/Bastida.
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz.
- Maddi Agirre Epelde - Gasteiz.
Gai-emoilea Eli Plazaola Zubizarreta (Zumarraga/Kanpezu) izango da.
Hurrengo final laurena Laudion izango da, zezeilaren 11an. Oionen kantauko daben bertsolarien artean, nabarmentzekoak dira hainbat gauza:
- Manex Agirre 2000ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde askoren arteko txapeldun taldeko kide izan zan. Euskal Herriko 2013 eta 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartu eban. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun.
- Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde askoren arteko txapeldun taldeko kide izan zan. Arabako Bertsolari Txapelketako finalistea izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.
- Rikardo Gonzalez de Duranak 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketako finalistea izan zan. 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu eban.
- Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi eban. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten dauen lehenengo arabarra izan zan. 2019an parte hartu eban lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zan.
- Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan da.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!