Bonifacio Echegaray-k idatzitako artikulurik mamitsuenak batu ditu Euskaltzaindiak

Bizkaie! 2024-02-02 07:54   Kulturea

Liburuak abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jasoten ditu.

Andres Urrutia, Lázaro Echegaray eta Koldo Somokueto | Ikusi handiago | Argazki originala

Bonifacio Echegaray, promotor y defensor del euskera. Artículos 1927- 1933 liburua plazaratu dau Euskaltzaindiak, Euskaltzainak bildumaren 43.a. Bonifacio Echegarayren figurea (Zumaia, 1878-Durango, 1956), Euskal Herrian Don Boni izenez ezagunagoa, ahaztuta egoan euskal letren munduan, 2021. urte amaieran, idazle eta intelektual talde batek berreskuratzearen beharra ikusi eban arte. Holan, Euskaltzaindiak Bonifacio Echegaray abokatu euskaldunak 1927 eta 1933 artean idatzitako artikuluak jaso nahi izan ditu, danak dira garai haretako euskal prensako egunkari batzuetan plazaratutakoakk.

Kazetaritzako edozein bildumak bezela, honek momentu historiko bat erakusten dau eta gaur egun eragiten deuskuen eta Euskal Herrian agenda politikoa marketan daben hainbat gai ulertzen laguntzen dau. Laburbatuz, Echegarayk euskal ekintza batasuna defendiduten eban, politika alderdikoirik bakoa eta, jakina, euskerarako ondorio positiboak izango leukezan hizkuntza politika eraginkorra.

Lázaro Echegaray soziologoa eta Koldo Somokueto historialaria izan dira liburuaren paratzaileak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu