Señora Bertso Eguna zezeilaren 17an

Bizkaie! 2024-02-02 08:14   Bertsolaritzea

Soraluzeko Gaztetxean izango da.

Azken urteetako Señora Sariketearen erantzun bikaina ikusita, aurten, sariketaz gan, lehiara bideratuta egongo ez dan ekimena atontzea pentsau dugu: Señora Bertso Eguna, hain zuzen be. Soralutzen izango da, zezeilaren 17an, zapatuan. Egun hori bertso munduaren bueltako genero disidente ororentzat ospakizun-eguna izatea nahi dogu.

Horretarako, goizetik gauerako egitaraua atondu dogu: Eguerdiko 12:00etan, bertso-poteoagaz ekingo deutsagu egunari. Ondoren, 15:00etan, bazkaria eta, bazkalostean, bertso-sortak entzuteko aukerea egongo da. 

Arratsaldeko 17:30ean, bertso saioa izango da (Ainhoa Larretxea, Ainhoa Urien, Izar Mendiguren, Uxue Alberdi, Nahia Sasco, Amaia Agirre, Maddi Ane Txoperena, Alaitz Sarasola, Sarai Robles, Irantzu Idoate, Nerea Ibartzabal, Jone Larrinaga, Irati Majuelo, Aissa Intxausti, Haizea Arana, Alazne Untxalo eta Eli Zaldua) eta, amaitutakoan, Elektropottotte elektrotxarangeagaz poteoa, herriko tabernetan. Eguna amaitzeko, 22:00etan kontzertuak egongo dira Soraluzeko gaztetxean: Eire eta DJ Txillardegi.

Bazkarirako txartelak bertsosarrerak.eus atarian erreserbau behar dira eta egunean bertan ordaindu (15 euro edo ahal dozuna jarriz). Bazkarian egon ez diranek arratsaldeko bertso saioa entzuteko sarrerea 5 euroan dago eta han bertan erosi ahal izango da. Kontzertuak, barriz, borondatearen truke izango dira.

Sartzea edegia da eta bertsolaritza transfeministea gustuko dauen edonor gustura hartuko dogu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu