June Crespok 'Baskularra' aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-02-01 13:42   Kulturea

Martiaren 1etik bagilaren 9ra Bilboko Guggenheim Bilbao Museoan.

© June Crespo, Bilbo, 2024. © FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, Argazkia Erika Barahona. | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak Baskularra aurkeztu dau, Europako egungo panorama artistikoan nabarmentzen hasia dan June Cresporen (Iruñea, 1982) lanari eskainitako erakusketa ederra. Bertan, Crespok oraintsuko lanak erakutsiko ditu, baita eskala handiko eskultura-multzo bat be, Museoko erakusketa-guneetako baterako propio sortua. Espazioari zein kontzeptuari jagokenez, aurkezpen hau inflexino-puntutzat hartu daiteke Crespok orain arte izandako erakusketen historian.

June Crespok eskulturearen arloan egiten dauen lanak alkarrizketa eraldatzailea ezartzen dau azken hamarkadetako euskal artea markau daben kontzeptuakaz. Baina, aldi berean, gaur-gaurkoak diran gaiei be heltzen deutse, tartean sensibilidade feminista eta ekosistema naturalen gainean mundu industrializatuak eragindako krisiaren kontzientzia.

Cresporen lanak sarritan hartzen ditu ontzien edo eraikuntzako egituren zati antzemongarriak, besteak beste, bidoiak, zementuzko molde edo enkofrauak edo zingilek eutsitako burdinak. Eta, Baskularraren, loreen eta landareen zurtoin eta zati birdimensionatuak gehitzen ditu, dinamismo handiko multzoetan.

Oraintsu sortutako lan batzuekaz batera, erakusketea Cresporen produkzino barriaren inguruan egituratzen da, erakusketeari izena emonez; bertan, Cresporen lan ugaritan behin eta barriro agertzen diran alderdiak batuz, esaterako argazki-irudien erabilera eskultorikoa edo arkitektonikoa eta pro industrialeko euskarrien erabilerea. Kasu bietan, espazioan zehar ugaldutako forma begetal, tubular eta zilindrikoen euskarriak dira.

Erakusketa honek bertan batutako lan guztien arteko transmisinoak iradokitzen ditu, ontzi komunikatuak eta sare kapilarrak balira bezela jardunez, izan be, proiektu honetan, artisteak espazioagaz dituan hartu-emonak birplanteetan ditu eta ezohiko eskala batean berraztertzen dau bere lana.

Komisarioa: Manuel Cirauqui

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu