Filmazpit programeak hiru film gehitu ditu katalogora

Bizkaie! 2024-02-01 12:51   Zinemea

For Sama, Gaza Mon Amour eta Kokonek, hain zuzen be.

Euskerazko azpitituludun zinema sustatzea helburu duen Filmazpit programeak, katalogoa zabaldu dau hiru obra barriekaz, izan be, Zineuskadik kudeautako ekimen horrek, Euskadiko Filmategiaren lankidetzea eta Eusko Jaurlaritzaren finantziazinoa dauenak, dokumental bat eta drama sozial bi gehitu ditu. Jatorrizko bersinoan erakutsiko diran kalidadezko lanak dira, eta publiko zabalari zuzenduta dagoz.

Nazinoarteko hainbat jaialditan hautatutako filmen eskaintzea, kulturea, gizarte eta hezkuntza zentroei zuzenduta dago. Irabazi-asmorik gabeko proiekzinoak egiteko baldintzaz, ez dabe kosturik jasan beharko.

Lan barriak

Katalogoari gehitutako hiru lan barrietatik lehena For Sama (2019) dokumentala da. Hain zuzen be, Siriako iraultzaren eta gerrearen izugarrikeriak erakusten dosku zuzendariaren begien bitartez, lehen aldiz haurdun dagoala. Alabari bidalitako gutun hunkigarri horretan, Waad Al-Kateab-ek ulertzen ez dauen gerraren gogortasuna familien samurtasun eta maitasunaregaz kontrajartzen dau.

Gaur egungo Gazako gerrea hasi aurretik grabautako Gaza Mon Amour (2020) filma umorearen eta dramaren artean dabil. Nahiz eta etsaitasun-ingurune batean bizi, Nasser anaiek giro intimoa eta egunerokoa lortzen dabe salbuespen-egoeraren erdian persona bien arteko maitasun-istorioa kontatzen deuskunean.

Beste maitasun istorio bat aurkezten dau Kokonek (2020), baina oraingoan nerabe batzuen lehen maitasuna erakusten deusku. Leonie Krippendorf alemaniarraren filmak, sexualidadea eta maitasuna deskubriduten ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu