Zetak taldeak eta Fillas de Cassandra galiziarrek 'Anguleele' singlea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2024-02-01 12:10   Musikea

Lehen aldiz galegoa entzuten da Zetak taldearen kantu baten. 

Pello Reparaz eta Fillas de Cassandra. Argazkilaria: @ibaiobo | Ikusi handiago | Argazki originala

Aurretik entzuna geunkan katalana Zetak taldearen kantu batzuetan eta hizkuntza ez hegemonikoen aurrean gertutasuna proiektuaren barruan dago, beraz, pauso naturala izan da galegoari be keinu egitea. Are naturalagoa Aaztyyen lako disko kontzeptual batean, tradizinoek eta usadioek modernotasunagaz topez eginez. Baina kontua ez zan izan galizierea diskoan entzutea, izan be, kolaborazino oso berezi bategaz gauzatu baita hori: Fillas de Cassandra bikoarena. Oraintsu hasitako Vigoko proiektua da, baina arrapaladan hazten doa. Pello Reparazek baekian Anguleele kantuak tradizinoa astintzen dauela ikuspegi feminista eta ahaldundua txertatuz. Abestiaren bideoklipean be igarriko ditugu Fillas de Cassandra, Aaztyyen-en unibersoaren barran.

Proiektu bien arteko lotureak jarraipena izango dau aurrerantzean, izan be, Fillas de Cassandra aurtengo ZeidFest Gaztean izango dira apirilaren 13an. Jaialdi honetarako sarrerak salgai dagoz daborduko.

Aaztyyen zuzenean

Pasa den abenduan argitaratu zen Zetak taldearen aro barri bati hasierea ematen deutson diskoa. Tradizinoa bihurritzen dauen uniberso barri oso bat dakar proiektu nafarrak bertan, kantu, berba, ikus-entzunezko eta irudi ederrez jantzia.

Zuzeneko aurkezpenak be horren guztiaren lekuko izango dira eta taldea buru-belarri dabil ikusleok ahoa zabalik ixteko. Publikoa be gogotsu dago, Atarrabiako Totem-en eta Gasteizko Jimmy Jazz-en bina sold out egin baititue, hirugarren data bat iragarriz.

Astigarragako, Bilboko eta Bartzelonako kontzertuetan be agortu dira sarrerak baina bigarren aukera bat izango da.

Aaztyyen Tour

Atarrabia, Totem

  • 02-23 SOLD OUT
  • 02-24 SOLD OUT
  • 02-25 Sarrerak salgai.


Gasteiz, Jimmy Jazz.

  • 03-15 SOLD OUT
  • 03-16 SOLD OUT
  • 03-14 Sarrerak salgai.

Astigarraga, Oialume.

  • 04-20 SOLD OUT
  • 04-19 Sarrerak salgai.

Valentzia, Jerusale, Aretoan.

  • 04-26

Bartzelonako Apolo Aretoan.

  • 04-27, 20:00 SOLD OUT
  • 04-27, 17:00 Sarrerak salgai.

Miarritzeko Atabal.

  • 05-03

Madrileko Wizink Center.

  • 05-04

Bilboko Santana 27 Aretoan.

  • 05-11 SOLD OUT
  • 05-10 Sarrerak salgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu