Ondarroako 'Memoriaren Erraiak' murala saritu dabe
2024-02-01 10:32 KultureaDjoels-ek egindako Gabrielen murala, munduko 8. muralik onena.
Sabotaje al Montaje (Matías Mata) artistearen Kamiñazpiko Memoriaren Erraiak murala saritu dabe. Holan autortu dau Street Art Cities plataformeak, eragin sozialaren sari nagusia emonez.
Herritarren botoeri esker, 10.000 boto baino gehiago lortu zituan Mata-ren obreak. Ganera, atontzaileek, komundiadean sortu dauen gizarte-inpaktua nabarmendu dabe.
Kanariar Ugarteetako (Espainia) artistea da eta 1990etik dabil horretan. Herriaren idiosinkrasia erakusten dauen artelana margotu eban, herritik eta herritarrakandik jasotakoa islatuz.
Djoels, munduko 8. muralik onena
2023. urtean mundu osoan zehar egin diran muralen artean zortzigarren onena izan da, herritarren botoei esker barriro be.
Djoels artista flandiarrak, Gabriel Arrizabalagan inspirauta, gaur egun maketagilea dan arrantzale ohi baten erretratua margotu eban.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!