2024/03/14 18:30
Bilboko Arriaga Antzokian. | MusikeaLoraldiak 10 Urte. NEOMAK
Neomak taldea orain arte ezarritakoa hausi, tradizinotik datozen kontu zaharrak, kantu barri bihurtu eta gu danon barrenak astintzera dator.
Zazpi emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta jantzak. Tradizinoa ardatz dauen proposamen artistikoa, baina irakurketa garaikidea dakarrena.
Soinu organikoak teknologia barriakaz naturaltasunez nahasten ditue, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dabe, entzulea jantzan jarteko asmoz, Bilboko Arriaga Antzokian, 19:30ean.
Beste alde batetik, Agurtzane Intxaurraga sortzaile nekaezinak Maurizia pandero jotzailearen biografia idatzi eban, Bidegileak bilduman. Maurizia azken hamarkadetan izan dan herri musikearen loraldiaren aitzindaria izan zan. Emakume askoren eredua. Horregaitik, Neomaken jarrera artistikoa ulertzeko Maurizia nor zan eta zer ekarpen egin eban ezinbestekoa begitantzen jaku.
Ikusletegian Zeberioko kantaria eta panderojolea hobeto ezagutzeko aukerea egongo da gaur, martiak 14, Bilboko Arriaga Antzokian (18:30).
Ikusletegian parte hartzeko Neomak ikusteko sarrerea erosi behar da aldez aurretik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!