'Gego. Infinitua neurtzen' ikusteko azken astea

Bizkaie! 2024-01-30 12:41   Kulturea

180.000 personak baino gehiagok bisitau dabe erakusketea.

Zezeilak 4 izango da azken eguna Gego izenez be ezaguna dan Gertrud Goldschmidt (Hanburgo, 1912–Caracas, 1994) artista germaniar-venezuelarrari eskainitako Gego. Infinitua neurtzen erakusketea bisitetako.

Erakusketea maila kronologikoan eta gaika dago atondua, eta artisteak forma organikoen, egitura linealen eta abstrakzino modularren bidez egin zituan ekarpen formalak eta kontzeptualak aztertzen ditu.

Erakusketeak 1950eko hamarkadearen hasieratik 1990eko hamarkadearen hasierara arteko 150 objektu inguru batzen ditu, besteak beste, eskulturak, marrazkiak, grabatuak, ehunak eta artista-liburuak, baita zirriborroak, argitalpenak, gutunak eta instalazinoen zein obra publikoen argazkiak be.

Azterketa horrek, artisteak zeharkatu zituan latinoamerikar testuinguru askoren barruan kokatzen dau haren lana eta jardunbide horrek nazinoarteko oinarrizko mobimentuen aurreko abstrakzino geometrikoagazko edo arte zinetikoagazko izandako alkarguneak eta hausturak be arakatzen ditu.

Occident da babeslea.

Erakusketearen azken egunean 16:00etatik eta 19:00retara datozenek % 50eko deskontua izango dabe sarrerearen prezioan, eta Guggenheim Bilbao Museoan dagozan ganerako aretoak be bisitau ahalko ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu