Masca, natura eta palmeren lurraldea

Amaia Larruzea 2024-01-30 10:56   Ibilian-ibilian

Tenerifeko lekurik ikusgarrienetakoa.

Kanariar islen artean handiena dogu Tenerife, turisten lurraldea. Eguzkia lagun, surfa lako aktibidadez gan, bada inguru bat bertan egondakoek gomendatzen dabena. Hego-mendebaldera eginez eta urtarrila danez, suberte handia dogu, izan be, inguru hau bete-beteta egoten da uda partean. Beraz, urteko data honeetan persona gitxi dagoz, gustora bisitetako.

Bertara heltzeko, kotxea da aproposena. Santiago del Teide herrira joko dogu, eta handik, ezkerretara eginez, Masca-ra. Handik aurrera, bihurguneen eta errepide estuen bideari hasiera emongo deutsagu. Tontorrera heltzean, geure lehen geltokira heltzen gara, oso turistikoa, zalantza barik merezidu dauena. Bertan, sekulako behe-lainoa ikusten dogu Mascara bidean. Beraz, bertako saltzaile bati galdetzen deutsagu ia merezidu dauen joatea, izan be, ez zan ezebez ikusten, baina aurrera egitean dana garbituko zala esan euskun eta halaxe gertatu zan.

Ibilbidea hasi aurretik, bidetxo bat dago, lora eta gailurtxoz ingurututa, sekulaku argazkiak atarateko eta han bizitakoak ez ahaztuteko. Bestalde, beherantz begiratzean, Mascara bidean topauko doguzan paisajeen edertasuna sendiduten dozu. Desnibela oso handia da, Mallorca-ko Sa Calobraren antzera, halanda be, bide honeek txirrindularien olgeta eta sufrimendurako leku bikainak dira.

Txirrindulari profesional gehienak Tenerifera etorten dira aurredenporaldia preparetan edo Mallorcara, hain zuzen be. Hemen, Tenerifen, ganera, Teide inguruan eurentzat preparautako altuerako hotel batera datoz.

Tontor horretatik beherantz, bide estuetatik aurrera eginez, bihurgune zarratuetan bozinea jo eta aurrera, a zelako ikuspegi zoragarriak, itzelak.

Aparkau eta Mascara bajatuteko momentua. Lehenik, taberna turistikoetatik aldendu, eta hobe herriko hasierako bidetik sartzea eta handik esploretan hastea; zelako kaleak, zelako lorak, zelako ikuspegiak... Palmera eta naturearen lurraldea, bete-betean, bidean aurrera egin eta ikuspegi ederrak begien aurrean. Askok dinoe Hawairen antzekoa dala, baina Masca da eta Tenerifen dago. A ze inguru polita!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu