'Patrick' filma gaur, hilak 27, helduko da EAEko zinema-aretoetara
2024-01-26 08:19 Zinemea'Zinema Euskeraz' programearen barruan.
Patrick filma gaur, hilak 27, estreinauko da EAEko aretotan, Zinema Euskeraz programearen eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoan film kanadarra euskerara bikoiztuta ikusi ahal izango dogu.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskeraz programearen barruan aurten ikusiko dogun lehen filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzinoa emoteko helburua dau Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa horrek, eta ume zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskerea zabaltzeko.
Sinopsia
Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat atoi batean ezkutatzen da bere bizitzako bidaia egiteko. Bere lagun onenagaz, Marty, eta Jenniferregaz, altuerari beldur deutson tximeletea, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko dau zoritxarraren ganetik irabazle izateko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabizien hiru txori gaiztoen aurka burrukatzen dauen bitartean.
Zinema-aretoak
Filma bihartik aurrera proiektauko da hurrengo zinema-aretoetan: Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña).
Horrezaz gan, beste film bat estreinauko da zezeilaren 23an, Zinema Euskeraz programearen barruan: Museoaren zaindariak, hain zuzen be.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!