Bizkaiko Foru Aldundiak Barrikuntzaren Nazinoarteko Saria jaso dau
2024-01-25 12:39 Kulturea2023ko Quality Innovation Award saria hain zuzen be.
Gizarte Ekintza Sailak Prize autorpena jaso dau Sektore Publikoaren kategorian, Erreferentziazko Eskualde-Zentroetan oinarrituta egoitza-zentroetako arretarako koordinazino soziosanitarioko proiektuaren bidez iraupen luzeko zaintzetan emon dauen erantzun barritzaileagatik, Birjinetxeko egoitzan bezala. Erreferentziazko Eskualde-Zentroak Iraupen Luzeko Zaintzetarako Trantsizino Planean Bizkaian martxan jarritako 4 proiektu eragileetako bat dira. Ardatz estrategiko horren aurrerapena Osasun Saila, Osakidetza eta Bizkaiko Foru Aldundia inplikatzen dituan lankidetzarako esparru-protokolo baten bidez egiten ari da. Birjinetxeren kasuan Gizarte Ekintza Saileko eta Osasun Saileko profesionalek Santa Marina Ospitalearen eta Bilbo-Basurtu ESIaren parte-hartzeagaz egiten dabe lan. Bizkaiak, beste 5 euskal entidadegaz batera, Quality Innovation Award-QIA 2023 edizinoak dituan 24 autortzetako bat jasoko dau apirilaren 10ean Zhuhain, Txinan, egingo dan ekitaldian. Sarien nazinoarteko fasean mundu osoko beste 562 erakunderkaz lehiatu dira.
Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, beste bost euskal erakundek (Zunibal, Mondragon Team Academy, Zola Sistemas eta Ludus Tech) jaso dabe Barrikuntzaren Nazinoarteko Saria. Ganera, erakunde bik, Ibermática an Ayesa eta Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutua, finalistak izan dira. Horreek guztiak parte hartu daben ganerako herrialdeetako beste 562 erakundeekaz lehiatu dira eta emoten diran 24 aintzatespenetatik 6 lortu ditue.
Lehiaketa horrek herrialde parte-hartzaileetako erakundeen lehiakortasuna handitzen lagundu nahi dau, fase bitan: bata tokikoa eta bestea nazinoartekoa. Tokiko fasean, EUSKALITeko Kudeaketa Aurreratuko Ebaluazino Klubeko 30 personako taldeak 40 hautagaitza baino gehiago ebaluatu zituan, eta UNIBASQek, Euskal Unibersidade Sistemako Kalidade Agentziak, identifikautako barrikuntzako adituen talde batek kategoria bakotxeko finalistak aukeratzen lagundu eban. Horrezaz gan, EUSKALITeko Patronatuko erakundeetako ordezkariek, Innobasquek eta IHOBEk, osotutako epaimahaiak euskal faseko hautagaiak aukeratu zituan.
Sariak, Finlandian sortu eben, produktu-, prozesu-, atonketa-barrikuntzen eta abarren sorrera eta garapena sustatzeko; sarian Espainia (CEX alkartearen eta Euskal Autonomia Erkidegoan EUSKALITen bidez), Suedia, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Lituania, Letonia, Errusia, Serbia, Txina, India, Israel, Kazakhstan eta Afrikako hegoaldeko hainbat herrialdek parte hartzen dabe. Gaur egun Txina da presidentea, eta Euskadik, EUSKALITen bitartez, Aholku Batzordean parte hartzen dau.
Erreferentziazko Eskualde-Zentroa, Bizkaiko Gizarte-Zerbitzuen sektore bakotxerako
Bizkaiko Foru Aldundia aurrera egiten ari da Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizinorako Plana hedatzen. Asmoa, iraupen luzeko zainketen eraldaketa bultzatzeko planaren lau ardatz eragileetako bat erreferentziazko eskualde-zentroak martxan jartzea da. Zentro horreek ospitaleko egonaldiaren osteko errekuperazino-/errehabilitazino-egonaldietarako baliabide espezializatuak dituen plaza soziosanitarioez gan, zentro horreetan laguntza espezializatuko diziplina anitzeko talde batek egiten dau lan. Esaterako, Birjinetxek, 100 plaza soziosanitario ditu, eta diziplina anitzeko taldeak laguntzinoa emoten deutse inguruko hogeita hamar bat egoitzari.
Ardatz estrategiko horren aurrerapena Osasun Sistema (Erakunde Sanitario Integratuen (ESI), Santa Marina Ospitalearen bitartez) eta Bizkaiko Foru Aldundia inplikatzen dituan lankidetzarako esparru-protokolo baten bidez egiten ari dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!