Izarran hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketea
2024-01-25 10:28 BertsolaritzeaUrtarrilaren 28an, arratsaldeko 17:30ean.
XVI. Arabako Bertsolari Txapelketan lehen final laurena jokatuko da domekan, hilaren 28an, arratsaldeko 17:30ean. Aurten, 40 urte pasau dira lehen txapelketea jokatu ebenetik. Izarran emontso deutse hasierea eta sei bertsolarik hartuko dabe parte:
- Aitor Ugarte Eriz - Aramaio.
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio.
- Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz.
- Eli Zaldua Barquin -Gasteiz.
- Paula Amilburu Izargarai - Aramaio.
- Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio.
Gai-jartzailea Olatz Santocildes Martinez izango da.
Hurrengo final laurenak Oionen eta Laudion izango dira, zezeilaren 4an eta 11an, hurranez hurran. Izarran kantauko daben bertsolarien artean, nabarmentzekoak dira hainbat gauza:
- Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan.
- Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoan irabazi eban, Izenbakuek taldeagaz.
- Ekaitz Samaniego 2023an, Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban, Katuko Muñoak taldeagaz.
- Eli Zaldua 2023an, Arabako Kuadrillartekoa irabazi eban, Katuko Muñoak taldeagaz.
- Paula Amilburu 2012an Arabako Eskolarteko txapelduna izan zan eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista.
- Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoan irabazi eban eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da.
Eskuratu sarrerak hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!