UPV/EHUk eta Avaturek lehenengo Adimen Artifizial eta Lengoaiaren Teknologiako Katedrea bultzatu dabe

Bizkaie! 2024-01-25 09:00   Kulturea

Aukeratutako 21 proiektuetatik eta lengoaiaren teknologiaren arloan, Euskadin garatuko dan bakarra.

UPV/EHUko HiTZ ikerguneak, talentua eskuratu eta kudeatzeko teknologian aitzindaria dan Avature enpreseagaz batera, lehenengo Adimen Artifiziala eta Lengoaiaren Teknologia Katedrea bultzatu dau. Katedrea Adimen Artifizialeko Estrategia Nazionalaren (AAEN) barruan dago, España Digital 2026 Agendan eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioak adimen artifizialari buruzko ikerketan, dibulgazinoan, irakaskuntzan eta barrikuntzan dabizen unibersidade katedrak finantzietako deialdian hautatua izan da. Ministerioak aukeratutako 21 katedretatik eta lengoaiaren teknologiaren arloan eta Euskadin jorratuko dan bakarra.

Katedra horren programa handinahiaren helburua da UPV/EHUk teknologia horretan dauen lidergoa sendotzea eta herrialdea abangoardia teknologikoan kokatzea. Horretarako, zutabe bitan oinarritzen da: Batetik, UPV/EHUko HiTZ Lengoaiaren Teknologiaren euskal ikergunearen zientzia eta irakaskuntza arloko bikaintasuna, UPV/EHUko Informatika Fakultadeagaz lankidetzan.

Bestalde, Avature enpresa, adimen artifizialaren garapenari buruzko ikuspegi garden eta nahitakoa dauena, nazinoarteko enpresa eta gobernu-erakunde askok teknologia hori talentuagaz lotutako zereginetan modu seguruan zabaltzeko aukeratua izan da.

Lengoaia naturalaren bidez komuniketako gaitasuna adimenaren oina alderdia da. Adimen Artifizialaren barruan, lengoaiaren teknologia giza lengoaia ulertu eta interpretau leikiezan algoritmo eta sistemen garapena ardatz dauen eremua. Eremu hori AAren barruan iraultzearen gidaria da, gizartea eraldatzen dabizen aplikazinoen bidez, besteak beste, itzulpen automatikoa, ahots bidezko alkarrizketa sistemak edo sistema sortzaileak (ChatGPT edo Gemini, besteak beste). Eva Ferreira euskal unibersidade publikoko errektoreak ekimen honen garrantzia azpimarratu dau: Adimen Artifizial eta Hizkuntzearen Teknologiako Katedrea sortzea albiste bikaina da, UPV/EHUren lidergoa indartzen dauena, bai estaduan, bai nazinoartean, adimen artifizialaren abangoardiako arlo horretan. Gainera, HiTZ Hizkuntzearen Teknologiako Euskal Zentroan kokatzen da, gure unibersidadearen berezko zentroetako batean, prestakuntzea, ikerkeeta eta transferentzia arloan jarduera nabarmena garatzen dauena. Proiektu honen kalidade-mailea berresten dau Eraldaketa Digitaleko Ministerioari jagokon deialdian finantziazinboa lortzeak. Eta azpimarratu nahi dot euskerea oinarrizkoa dala HiTZren ikerketa-lanean eta, beraz, katedran sortzen diran aurrerapenak aplikauko jakoz hizkuntza horri, gure EHUagenda 2030ean txertatzen dogun Garapen Iraunkorreko 18. helburuagaz bat etorriz.

Eneko Agirre katedrearen arduradun eta HiTZ zentroaren zuzendariak katedra honen garrantzia azpimarratu dau: Gure zentroaren erreferentzialtasunagazko errekonozimendua da eta aukera ederra gure bikaintasun ikertzailea gizarteagaz eta industriagaz lotzeko, AAren eta hizkuntzearen teknologiaren eragin positiboa indartuz, gaur egungoa bezain erabagigarria dan momentu honetan; Herrialdea AA sortzailearen abangoardia teknologikoan kokatzeko, katedreak AAk eta lengoaiaren teknologiak gizartean eta produkzino sarean daben eragin positiboa sustatuko dau; horretarako, lau ekintza lerro itundu identifikau dira:

  • Adituen prestakuntzea, gradu eta graduondoko ikasketen bidez eta teknologia horretako teknikari, zuzendari eta gizarte eragileen etebako prestakuntzea.
  • Katedrearen eta enpresen arteko transferentzia, bien sinergiak helburu dituan lankidetza mekanismo barritzaile baten bidez.
  • AA sortzailean sakontzea, energia efizientzia eta antzeko alderdiak hobetzeko.
  • AA sortzailearen zabalkundea eta outreach hobetzea. AAren gaitasunei buruzko informazino handiagoko gizartea gai izango da onurak jaso eta sustatzeko eta, era berean, haren
  • erronka barriak identifikau eta arintzeko.

Dimitri Boylanek, Avatureko CEOak, honako hau dino: Gure bezeroak irrikaz dagozude beren tokiko komunidadeetara lan-aukerak eroateko eta askotariko lan-indarra eregiteko eta badakie adimen artifizialak zeregin garrantzitsua izan leikela ahalegin horreetan. Helburua da gure bezeroei laguntzea aliantza honetatik sortzen diran AAeko oinarrizko aurrerapenak aprobetxetan. Hunkituta gagoz HiTZ ikerketa zentro ospetsuagaz alkarlanean ibilteaz, gure bezeroei eta gizarteari, oro har, balioa emoteko”.

HiTZ 

UPV/EHUko HiTZ Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroa erreferentziazko zentroa da adimen artifizialaren arlo honetan.

Avature 

Avature zerbitzu gisako (SaaS) software-plataforma bat da, enpresetan giza kapitala (HCM) kudeatzeko oso konfiguragarria, talentua eskuratzera eta kudeatzera bideratuta dagoana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu