Gutun Zuria zezeilaren 27an hasiko da
2024-01-25 08:35 KultureaBerba dariola izenburupean
Gutun Zuria Bilbao - Letren Nazinoarteko Jaialdia urteroko topagunea da, literaturak arte garaikidearen sistemagaz dauen harremanaz jarduteko. Aurtengo edizinoa zezeilaren 27tik martiaren 2ra izango da, Berba dariola izenburupean.
2024ko edizioa mugarik eta aukera-mugarik gabeko lurralde gisa planteatzen da, hitza eta topaketa ardatz hartuta. Alkarrizketa horreetan, ehundik gora sortzailek parte hartuko dabe, arteen eta literaturearen, idazketearen eta irudiaren, argitaletxeen eta liburu-denden truke askotariko batean.
Gutun Zuria Bilbaok edukiak zabalduko ditu aurten: Publiko gazteenari zuzendutako masterclassak, narrazino-forma buruzko berbaldiak eta sorkuntza artistikoaren inguruko hitzaldiak, bertsolari, idazle, musikari eta artista bisualen eskutik. Era berean, edizino horretan Gutun Zuria +PRO hasiko da, mundu profesionalari, liburuaren kateko eragileei zuzendutako gune barria.
Jaialdia martiaren 2an amaituko da, baina Gutun Zuria Zabalik ekimenaren bidez jarraituko dau edegita. Letren eta letren hibridazinoaren inguruko alkarrizketa-gune barria da Gutun Zuria Zabalik.
Ondoko haueek izango dira 2024ko protagonistak: Abdellah Taïa, Anna Starobinets, Arantxa Urretabizkaia, Azahara Alonso, Bibiana Collado, Brenda Navarro, Gaston Core, Gemma Ruiz, Hélène Vignal, Iñigo Astiz, Isabel de Naverán, Isaac Rosa, Jon Mikel Euba, Jorge Carrión, Josune Muñoz, Juan Mayorga, Lucía Lijtmaer, Luis López Carrasco, Maialen Berasategi, Malen Amenabarm, Mariasun Landa Etxebeste, Marta Sanz, Miren Agur Meabe, Miren Amuriza, Mikel Inunziaga / Inun, Nadal Suau, Nerea Ibarzabal, Pablo Marte, Patxi Zubizarreta, Rosa Montero, Sonia Rueda, TRACKEN studio eta Txomin Badiola.
Egitarua osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!