IV. VillasoundBilbao jaialdian izena emoteko epea zabalik dago

Bizkaie! 2024-01-25 08:10   Musikea

35 urtera arte zabaldu da parte hartzeko edadea.

Interesdunek hemen egin leikie parte hartzeko eskaerea zezeilaren 22ra arte.

Epaimahaiak Bilborocken 4 kontzertutan joko daben 12 talde hautatuko ditu. Hautatutako bandek prestakuntza-programa batean parte hartuko dabe eta banda horreetako batek 4 kontzertuko bira bat egingo dau Estauko zenbait uritatik.

VillaSoundBilbao musika-jaialdiaren helburua da musikari gazte emergenteak bultzatzea eta laguntzea.

Kontuak kontu, urtarrilaren 22tik zezeilaren 22ra, interesa dabenen artistek izena emon leikie.

Lan horreek egungo musika estiloen artean edozeinetakoak izan daitekez (rocka, popa, metala, trapa, elektronikoa, folka, egile musikea...), edo horreen arteko nahasketa bat. Epaimahaiak aintzat hartuko dau taldeetan emakumeak egotea eta euskerazko sorkuntzak egitea.

VillasoundBilbao jaialdiak 3 fase ditu:

- VSB Fest-erako hautaketea. Epaimahai profesional batek 12 banda edo bakarlari aukeratuko ditu VSB Fest jaialdirako. VSB Fest Bilborocken izango da, apirileko lau eguenetan. Eguen bakotxean, hautatutako banda eta bakarlarietatik hiruk joko dabe. Kontzertuak doban eta sarrera librekoak izango dira, lekua bete arte. Hautatutako 12 banda eta bakarlariak martiaren 21ean emongo dira ezagutzera, Bilborocken egingo dan aurkezpen-kontzertu batean.

- VSB Mentoring. VSB Fest jaialdian, 12 bandek askotariko gaiei buruzko prestakuntzea jasoko dabe. Bilborockeko VSB Fest-en 4 kontzertuen ondoren, 12 banda eta bakarlarietatik 6 hautatuko dira, mentoretza personalizatuen programa batean eta estudioko saio batean parte hartu leikie. Programa hori hautatutako talde eta bakarlarien beharretara egokituko da, laguntzearen eta prestakuntzearen bidez. Laguntza eta prestakuntza hori ospe handiko profesionalek emongo dabe eta zenbait gai batzen ditu, besteal beste, komunikazinoa eta P&R, musika-ekoizpena, jaubetza intelektuala eta eskubideen kudeaketea, bookinga, kontzertuak eta birak, ikus-entzunezko baliabideetarako sinkronizazinoa eta konposizinoa, baita enpresa sustatzaileakazlo hartu-emonak be.

- VSB Tour 2024. Sei bandetako bat hautatua izango da 4 kontzertuko bira bat egiteko Estaduko hainbat uritan. Bira hori Son Estrella Galicia kontzertu-zikloaren barruan egingo da eta taldeak kobrau egingo dau horren truke. Banda irabazlea maiatzaren 4an iragarriko da, Bilborocken egingo dan dobako ekitaldian. La Paloma taldea izango da ekitaldi horretan. Egun horretan, epaimahaiak honako jarduera honeetarako hautatutako gainerako talde eta bakarlariak be iragarriko ditu:Kkontzertu bat Musika Bulegoaren kontzertu-areto alkartu batean –taldeak kobrau egingo dau kontzertua emoteagaitik–; kontzertu bat Aste Nagusian, Bizkaiko rock taldeei eskainitako agertokian; kontzertu bat BIME LIVEren hurrengo edizinoan; kontzertu bat Bilbao Basketen partidu baten aurreko fan-zone batean eta ikusleen hautua saria (hau da, bideoklip bat grabetea Bilborocken, Lokal Sessions programearen barruan).

Horrezaz gan, VillaSoundBilbao jaialdiak musikearen arloa sustatzen daben zenbait erakundegaz dituan hartu-emonei esker, leitekeana da taldeek eta bakarlariek beste kontzertu batzuk emon ahal izatea urtean zehar.

III. VillaSoundBilbao Jaialdia


Danetara, 78 taldek eta bakarlarik hartu eben parte. Hautatutako 12en artean, 6 banda Bizkaikoak izan ziran; 4, Gipuzkoakoak; bat, Nafarroakoa, eta bat, Arabakoa. Ondoko taldeak aukeratu ziran: Sofia V, NKO, Lova Lois, Hxdesz, Marban eta Calathea (Bizkaia), Lemak, Deñe, Julen eta Ithaka (Gipuzkoa), Ziris (Nafarroa) eta Entropia (Araba).

Banda horreek osotzen dituen 36 personen artean, 9 emakumeak ziran (% 25) eta gainerako 27ak (% 75) gizonak. Kantuetan erabilitako hizkuntzei jagokenez, gaztelania izan zan nagusi (% 53,8) eta, ondoren, euskerea (% 38,4) eta ingelesa (% 7,6). Aukeratutako talde eta bakarlarien batez besteko edadea 23,6 urtekoa izan zan.

Hautatutako 12 taldeetako 6k Bilborock-en egindako 4 kontzertuen ostean, epaimahaiak Julen, Ithaka, Nko, Lova Lois, Sofia V eta Marban hautatu zituen profesionalek emondako zenbait saiotan prestakuntzea jasoteko.

Azkenik, epaimahaiak Gipuzkoako Ithaka taldea hautatu eban VSB Tour 2023 birarako eta Estadu osoko areto eta agertoki ospetsuetan ibili da, kontzertu bana emonez Estaduko 4 uritan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu