'Carnavaleando sobre la ría de Bilbao' izango da aratusteak iragarteko kartela

Bizkaie! 2024-01-24 13:28   Kulturea

Zezeilaren 8tik 13ra arte izango dira.

Bilboko aratusteak zezeilaren 8tik 13ra izango dira, eta aukeratu dabe daborduko aurtengo kartela. Alberto Martínez Ortizen Carnavaleando sobre la ría de Bilbao izango da urteko jairik alaiena irudikatzeko ardurea izango dauen irudia. Diseinu horren eskutik, Bilbok bost eguneko dibersinoa izango dau, publiko guztientzat diseinautako jarduerakaz.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien Batzorde Mistoko presidente, Jaien zinegotzi eta Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziaren ondokoak prentsaurrekoan aurkeztu dau kartel irabazlea, kartelen lehiaketako epaimahaia osotu daben personek lagunduta.

Itziar Urtasunek, aurten jasotako diseinuen maila handia eta originaltasuna nabarmendu ditu, izan be, uriko elementu nabarmenak eta Bilboren muina buztartzen jakin dau. Horrezaz gan, hautaketea ez dala erraza izan azpimarrau dau.

Sei kartel finalistak

Urtero lez, epaimahaiak sei kartel finalista hautatu ditu; Un Carnaval de portada, Carnavaleando sobre la Ría de Bilbao, Sardina Roja, Sardinilla y Carola, Supercarnavales eta Etorri Bilbora.

Guztira, 182 lan aurkeztu dira. Jatorriari jagokonez, % 50,55 Euskadiko lurraldeetatik etozen, (% 23,63 Bilbotik); % 46,15 Estadutik eta % 3,3 Frantziatik, Alemaniatik, Ekuadorretik eta Argentinatik.

Epaimahaiko kideak ondoko honeek izan dira: Itziar Urtasun zinegotziaren ondokoa; Asier Abaunza eta Eider Bilbao zinegotziak; Idoia Ugalde, Bilboko Konparsen ordezkaria; Alicia Fernández, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Iraide Egia diseinatzailea; Asier Sanz ilustratzaile eta umorista grafikoa eta Borja Elorza, Bilbao Historiko merkatarien alkarteko ordezkaria.

Carnavaleando sobre la Ría de Bilbao kartel irabazleak, % 41,33ko puntuazinoa lortu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu