'Out of Control. Reports on the Atomic Bomb' Beatriz Caravaggioren lana Bilbon
2024-01-24 10:04 Kulturea2024ko urtarrilaren 23tik bagilaren 2ra.
Beatriz Caravaggio
BBVA Fundazinoak eta Arte Ederren Bilboko Museoak bideoartean sortzeko batera daben programearen
esparruan, Out of Control. Reports on the Atomic Bomb aurkeztu dabe, BBVA Fundazinoak Beatriz Caravaggiori egindako enkargua. Artista ospetsua lehenagoitik lan egina zan BBVA Fundazinoaren enkargu bat ardatz hartuta, Different Trains bideo-sorkuntzan. Steve Reich konpositoreak 2017an Madrilen eta Bilbon aurkeztu eban izen bereko partituratik egindako barridazketa bisualtzat joten da. Orain, barriz, artisteak sormen-askatasun osoz jorratu dau mehatxu nuklearrean oinarritutako lan bat, balio humanistikorik bako zientziak sortzen dauen kontrolik ezaren adibide legez. Enkargua mundu mailako ekitaldi dramatiko bi hasi aurretik egin zan: Covid-19aren pandemia eta Errusiak Ukraina inbaditu izana eta horrek arma nuklearren mehatxua nazinoartean barriro azaleratu dau. Argitaratu eben G-7ak 2023ko maiatzean, Japoniaren ekimenez, Hiroshiman izandako goi-bilereagaz bat, arrisku hori sinbolizetako eta Ukrainan bakearen alde egiteko. Filmaren esentzia desklasifikautako artxiboak dira, egindako esperimentuak zehatz-mehatz jasoten baititue, baina, horrezaz gan, eraso nuklear baten aurrean babesteko herritarrei zuzendutako kanpainetako irudiak be agertzen dira. Out of Control. Reports on the Atomic Bomb lanak aurrez aurre jarten ditu esperimentu zientifikoen berezko doitasun, sofistikazino eta kontrolaren kontakizun aseptikoa eta lasterketa nuklearraren kontrolik ezaren irudia eta biktimen ahotsak.
Out of Control. Reports on the Atomic Bomb
1945eko garagarrilaren 16an egin zan Mexiko Barrian lehen leherketa atomikoa, Trinity probea, 20 kilotoiko leherketea, sekula ikusi bako botere suntsitzailea erakutsi ebana. Hogeita bat egun igaro
ondoren, Little Boy bonbak eztanda egin eban Hiroshiman eta, hiru egun geroago, Fat Man bonbak jo eban Nagasaki. Une horretan, berrehun mila lagun hil zituen, baina, gero, askoz heriotza gehiago izan ziran, erredura, erradiazino, minbizia zein botika ezagaitik.
Ordutik, AEB, antxinako Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak, Frantziak, Txinak, Indiak, Pakistanek eta Ipar Koreak bi mila proba nuklear baino gehiago egitekotan izan ziran. Gobernuek filmau zituen saiakuntza horreek eta ikus-entzunezko milaka artxibo metatu zituen. Filmetan zituen detonazinoaren garapena modu zientifikoan aztertzeko. Era berean, ehunka txosten sailkatu idatzi zituen eta, horreetan, zehatz-mehatz aztertu eben eragiketa nuklear osoa. Ezer ez zan geratzen dokumentau eta neurtu barik; txosten horreetan gizakia, animaliak eta bizitzea aztertu eta esku hartzeko objektu formal bat besterik ez ziran. Normalean, milaka orrialde horreetan, ez eben aintzat hartzen etikeagaz, duintasun-printzipioaren errespetuagaz eta bizitaren iraupenarekin zerikusia zuen ezer: Enkargua jaso nebanean, BBVA Fundazinoak hiru gai proponidu eustazan eta horreen artean armamentu nuklearra aukeratu neban, gizateriarentzat, Lurreko bizitzarako, mehatxu latente existentzial gisa izandako eta dituen ondorio izugarriakaitik eta potentzial artistiko aberatsa ikusten nebalako bertan, azaldu dau artisteak.
Out of Control. Reports on the Atomic Bomb lanean, artisteak aurrez aurre jarri nahi ditu zientziaren berezko zehaztasun, sofistikazino eta kontrol izugarria —desklasifikautako dokumentu askotan eta proba nuklearrei buruzko filmazinoetan islatua— eta kontroletik kanpoko armamentu-norgehiagokea, oso erregimen politiko eta sozial askotako herrialdeek parte hartzen daben, gero eta ugariagoak diren armamentuakaz. Ikerketa zientifikoaren emoitzea ikertzaileen kontroletik kanpo dago.
Proiektu artistiko eta filmikoaren hasierearen aurretik, eskuragarri egozan materialen dokumentazino eta ikerketa-lan luzea eta zabala egin zan eta literatura espezializatua irakurri zan bonba atomikoaren garapenari, Hiroshima eta Nagasaki urien gainean egindako erabilereari eta ondorengo armamentu-norgehiagokeari buruz: Azterketa-prozesu bizia, argigarria eta, aldi berean, zirraragarria izan da niretzat.
Beatriz Caravaggio
Oviedon jaio eta Ingeles Filologian lizentziau zan bere uriko unibersidadean; gero Madrilen musika eta zinematografia ikasketak egin zituan. Caravaggioren jarduera artistiko eta profesionala bideoartean eta ez-fikzinoko zineman oinarritu dau. Haren lanak bideoinstalazinoak, sorkuntzako dokumentalak, fotografia eta net.art hartzen ditu. Bere artelanak honako leku honeetan izan dira ikusgai, besteak beste, Arte Ederren Bilboko Museoan; Joan Miró Fundazioan eta Centre de Cultura Contemporània de Barcelonan; artistearen lanak Reina Sofía Arte Zentroaren Museo Nazionalean, La Casa Encendidan, Arte Ederren Zirkuluan eta Media Lab Pradon, Madrilen; Museo Patio Herrerianon, Valladoliden; Toledo Museum of Art-en, Ohion, AEBetan; Banff Centre for Arts and Creativity eta Soundstreams-en, Toronton, Kanadan; Biennale of Electronic Arts Perth-en, Australian; eta Rockport Chamber Music Festivalen, Massachusettsen, AEBetan. Sorkuntzarako hainbat sari eta laguntza jaso ditu, besteak beste, ICAAren Zinema Produkzinorako Laguntzea, Madrilgo Matadero Sorkuntza Garaikideko Zentroaren sorkuntzarako laguntzea, Minima Jaialdiaren Oscil·lant Saria ¿Por qué mutan las moscas mecanicas? obreagaitik eta Net.Art Visual Saria Cartografía de la sospecha lanagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!