'Bilbao Balioen Hiria' sarietarako proposamenak aurkezteko epea edegi dabe
2024-01-24 09:33 KultureaProponidutako epea zezeilaren 29an amaituko da.
Bilboko Udalak Bilbao Balioen Hiria sarien seigarren edizinorako proposamenak aurkezteko epea edegi dau zezeilaren 29ra arte. Lehiaketeak barrikuntza bi ditu: Batetik, unibersidadeen eremura edegitea eta, bestetik, ekimenak aurkezteko modu bakarra dagoala, Udaleko Erregistro Orokorrean.
Deialdiaren helburua da jentaurrean autortzea auzo, barruti edo uri mailan gauzatutako edo gauzatzen dabizen balioak sustatzen dituen ekimenak (Carta de Valores de Bilbao). Proposamenak, ondoko lau kategorietako batean kokatu beharko dira: Irabazi-asmorik bako alkarteak eta erakundeak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, alkargo profesionalak edo Bilbon kokatutako antzeko beste batzuk; eta unibersidadeak, aurtengo barrikuntza bezela.
Lau parte-hartzaile
Hiru sariak (bakotxak 3.300 euro izango ditu) ondoko mota horretako edozeinek jorratutako proiektuei emongo deutsee:
- Irabazi-asmorik bako alkarteak eta erakundeak. Alkarte eta erakunde horreek Bilboko Udalaren Herritarren Partaidetzako Entidadeen Erregistroan izena emonda egon behar dabe eta proiektua Bilbon landua izan behar da.
- Bilboko ikastetxeak. Ume hezkuntzako, lehen hezkuntzako edo derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko edo/eta erdiko mailako formazino zikloetako ikasleek parte hartu behar dabe proiektu horrretan.
- Unibersidadeek, proiektua Bilbon landu bada eta aurkezten dauen fakultadea Bilbon kokatuta badago.
- Sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritzako establezimenduak, alkargo ofizialak eta antzeko entidadeak. Bilbon egon behar dabe kokatuta.
Proiektu guztiek izan behar dabe zerikusia Bilboko Balioen Agiriak jasotzn dituen 17 balioetakoren bat. Balio horreek hemen dagoz jasota, izan be, sariketara aurkezteko, erakundeak, ikastetxeak eta enpresak Bilboko Balioen Agiriagaz bat etorri behako dira eskabidea aurkezten dan egunean.
Ganera, proiektu guztiek eginda edo gauzatzen egon beharko dabe, eta ezingo dira mugatu eguneroko jarduera deskribidutera; ekintza zehatzak aitatu behar ditue. Proiektu guztiek genero-ikuspegia txertatu beharko dabe, berbakera ez-sexistea erabiliz.
Beharrezko dokumentazinoa errazago aurkezteko, eskaera-eredu bat egin da, hemen eskuragarri dagoana.
Bilbo, Balioen Hiria
Balioen Hiria Sariak Bilbo Balioen Hiria proiektuaren barruan dagoz. Parte hartze bidezko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua, baina, hasiera-hasieratik, herritarren alkarlangaz eregia eta garatua. Bilbo Balioen Hiria proiektuaren helburua da uria ezaguna eta autortua izatea, ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagaz.
Helburua gune bat sortzea da, erakundeen, era guztietako entidadeen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisiak egiteko, berba egiteko, hausnartzeko eta lankidetzan ibilteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!