ETS, zezeilaren 28an + Gorka Urbizu, 29an Gaztea Sarietan

Bizkaie! 2024-01-23 12:46   Musikea

Sariak emoteko ekitaldia, zezeilaren 29an, 19:00retan hasiko da.

Aurtengo Gaztea Sariak egun bitan izango dira, 2024ko zezeilaren 28an eta 29an, Gorka Urbizuren eta ETSren zuzenekoakaz. 2023ko artista eta bakarlari onenak saritzeaz gan, zuzeneko musikaz gozetako aukerea izango da Bilboko Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan.

2024ko Gaztea Sariak zezeilaren 28an eta 29an izango dira, Bilboko Euskalduna Jauregian; zezeilaren 28an, arratsaldeko 19:00retatik aurrera, Urbizuk ekingo deutso Gaztearen sariak emoteko ekitaldiari; bakarka emongo dauen bigarren kontzertua izango da (Lehenengoa Donostian, Intxaurrondo Kultur Elkartean izan zan zezeilaren 23an). Ez ahaztu Lekunberrin be aurkeztu ebala Hasiera bat diskoa zezeilaren 17an.

Zezeilaren 29an, barriz, igazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko dituala Gazteak, 19:00retatik aurrera.

Jaiari merezidu dauen amaierea emoteko ETS taldeak zuzenekoa eskainiko dau, 2025erako Barakaldoko BEC Erakustozan martiaren 21 eta 22rako sarrera guztiak agortu ostean, martiaren 15erako sarrerak badagozala egon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu