Badator 'Dantza Plazetan'
2024-01-23 12:30 KultureaUrtarrilaren 27an hasi eta abenduaren amaierara arte izango da.
Bilboko Udalak uriko plazak eta kaleak euskal folkloreagaz beteko ditu barriro be Dantza Plazetan programeari esker. Erromeriak, jantza-alardeak, erraldoien kalejirak eta umeentzako ikuskizunak doban izango dira, euskal jantzak eta folklorea hurreratzeko, sustatzeko eta balioesteko.
Lehenengo hitzordua datorren zapatuan, urtarrilaren 27an, izango da, Salbatzaile Jantza Taldearen erromeriagaz, Zazpi Kaleetako Santiago Plazan.
Dantza Plazetan parte hartuko daben taldeak
- Batasuna Arraizbide Jantza Taldea 1972an hasi zan ibilbidea Bilboko Uretamendi auzoan eta urte berean emon eban lehen emonaldia Corpus Christi egunean. 1973an mutilak taldean sartu ziran eta auzoko lehen ikuskizun mistoa eskaini eben.
- Beti Jai Alai Jantzari Taldea Basurtu auzoko euskal sentimendutik sortutako folklore taldea da, eta sortu ebenetik Euskal Herri osoko jantza, ohitura eta errituak ikertu, ikasi, jagon eta zabaltzeko konpromisoa hartu dau.
- Bihotz Alai Jantza Taldea orain 65 urte sortu zan, 1958an hain zuzen be eta ordutik hona euskal folklorea lantzeko eta zabaltzeko helburua izan dau, bai Deustun bai Euskal Herri osoan.
- Deustuko Folklore Taldeak Bilboko auzo horretako hainbat talde batzen ditu (Bihotza Alai, Mikeldi, Goiko Alde eta Ondalan), alkarregaz atontzen dituen jardueretan parte hartzea sustatzeko eta indarrak batzeko helburuagaz.
- Bizkaiko Jantzarien Biltzarra jantzariak eta jantza taldeak batzeko eta Bizkaiko eta Euskal Herriko jantza tradizional eta folklorikoaren formazino, ikerkuntza eta zabalkundearen arloan ahaleginak bideratzeko sortu eben.
- Gaztedi Jantzari Taldea Bilboko Santutxu auzoan dago errotuta. 1951. urtean sortua, belaunaldiz belaunaldi euskal jantza eta musikea zanaltzen beteko ditu aurten 73 urte. Bilboko euskal jantza talde zaharrena da.
- Ibai-Arte Jantzari Taldea 1996an sortu eben Zorrotzan, euskal jantza eta folklorea belaunaldiz belaunaldi transmitiduteko asmoz. Herri askotan egin dabe jantzan eta ehunka lagun igaro dira euren jantza taldetik.
- Ondalan Erraldoien Konparsea 1996tik Bizkaian Erraldoien tradizinoaren berreskuratzea lantzen dauen alkarte kulturala da.
- Salbatzaile Jantza Taldea Bilboko Castaños auzoko jantza taldea da eta 1978. urtean sortu zan, hutsune kultural eta sozial bati erantzuteko. Taldea Begoña Arroyoren eskutik hasi zan, 8 neska-mutilek osotutako talde txiki bati irakasten.
Urtarrileko eta zezeileko egitaraua
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!