Bilbo izango da arkitekturako ikasleentzako programa pilotu baterako aukeratutako uria

Bizkaie! 2024-01-23 11:23   Kulturea

Diziplina anitzeko ezagutzak dituen ikasleek proiektuak lantzea da asmoa, urietako erronkei erantzun errealak emonez.



Bilboko Udalak Bilbo aurkeztu dau Norman Foster Institutuaren Uri Jasangarrietako Masterraren inaugurazinoan Madrilen, Eider Inunciaga Euskerako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazinoarteko Gaietako Saileko zinegotziaren eskutik. Ekitaldian, besteak beste, mundu mailako arkitektoek, ikasleek, ordezkari politikoek eta akademiaren ordezkariek hartu dabe parte. Parte-hartzaileak 200 baino gehiago izan dira eta bertan iragarri da Bilbo izango dala, Atenasegaz eta San Marinogaz batera, arkitekturako ikasleentzako programa pilotu batean parte hartzeko aukeratutako hiru urietako bat. Horren ondorioz, diziplina anitzeko jakintza daben ikasleek proiektuak landuko ditue urietako erronkei erantzun errealak emoteko.

Inaugurazinoak mundu osoko adituak batu ditu industriagaz eta akademiagaz lotutako hainbat gairi buruzko hitzaldien inguruan eta bertan ikasleen lehenengo taldea aurkeztu da eta eurekaz hainbat persona ospetsu egon diraberbetan, besteak beste, Kent Larson Norman Foster Institutuko zuzendariordea eta Dava Newman Ohorezko Dekanoa.

Norman Foster Institutuaren helburua da diziplina anitzeko hezkuntza-zentro barri bat sortzea, jasangarritasunagaz eta uriakaz lotutako esparruen eskatzaileei edegita egongo dana eta bere programak Nazino Batuen Garapen Jasangarrirako Helburuakaz (GJH) lotuko dituana. Klima-aldaketearen garai honetan, programazinoa zuzenduta dago praktikearen edo hezkuntzearen bidez mundu osoko urioetako bizi kalidadea hobetu nahi dabenei.

Ikasleek Bilbo, Atenas eta San Marino uri pilotuetan lan egingo dabe, beren planifikatzaile eta arduradunakaz zuzenean berba egiteko. Tresna digital eguneratuenak erabiliko ditue bizi-kalidade jasangarria hobetzeko. Urtearen amaieran, ondorioak aurkeztuko deutsee uriko administrazinoari eta defendiduteko eta aurkezteko trebetasuna erakutsi beharko dabe. Abiapuntua da uriek bata bestearengandik ikasten dabela eta, horretan oinarriturik, ikasleek euren ondorioen garrantzia aztertuko dute hiri globalen testuinguru zabalagoan.

Eider Inunciaga Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko zinegotziak aurrez aurre eskertu deutso Norman Fosterri Bilbon jarri dauen konfiantzea: Programako hiru uri pilotuetako bat izatea ohore handia da Bilborentzat. Norman Foster gure uriaren historiaren zati garrantzitsua izan da eta da. Programeak uriok ditugun errealidade zehatzak landuko ditu, erronka soziodemografiko, klimatiko eta digitalen barruan kokatuak, eta balio handikoa iruditzen jaku ikustea zelan arkitekturatik proposamenak egin daitekezan ikuspegi horreek txertatzeko eta holan gure uria hobetzeko. Programea, bertako ikasleak eta klaustro akademikoa maila gorenekoak dira eta uste dogu albiste bikaina dala Bilbok jarraitu daian ezagutzearen uri izaten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu