Eli Zalduak eta Samu Rodriguezek be kantauko dabe Bertxoko Sariketako finalean

Bizkaie! 2024-01-23 08:41   Bertsolaritzea

Finala urtarrilaren 26an jokatuko da Gasteizen Hala Bedi irrati ondoko lokalean.

Hala Bedi Irratiko Bertxoko irratsaioak atondutako sariketeak baditu hiru bikote finalistak aurreko barikuan Agurainen jokatutako hirugarren kanporaketearen ondoren. Bertxoko Sariketako lehengo bikote finalista biei hirugarren bikotea falta jaken final handia jokatu ahal izateko eta Aguraingo Latsarri Gaztetxean izandako azkeneko kanporaketan Eli Zaldua eta Samu Rodriguez bikotea izan zan nagusi. Eurekaz batera lehian ibili ziran Aroa Arrizubieta-Eukene De los Aires eta Sabin Abarrategi-Unai Anda bikoteak baina entzuleen botoek lehengo bikoteari emon eutsen finalera pasetako aukerea.

Aguraingo Latsarri Gaztetxea lepo bete zan, orain arteko saiorik jentetsuena izan baitzan. Publikoak txalo artean agurtu zituen hiru bikoteak eta saio azkar, dibertigarri eta dinamikoa egin eben. Agur luze baina zirikatzaileak abestu zituen hasieran, bakotxaren bikoteagaz sartzeaz gain arerioei be zenbait dardo jaurtita. Hainbat gai jorratu zituen bertsotan: Lautadako bertso faunea, Alex Sarduiren erretiroa...

Era berean, Serapioren rapa eta sandwich mixto ariketek be txalo zaparrada handia jaso eben.

Amaieran, aurreko saioetan bezela, entzuleek aukeratu eben bikote irabazlea papeltxoetan euren izenak idatziz eta modu honetan erabagita geratu da finala. Danetara, hiru bikote izango dira lehian: Paula Amilburu-Ane Arexolaleiba, Maddi Agirre-Aitor Najera eta Eli Zaldua-Samu Rodriguez. Sei bertsolariek Urtarrilaren 26an, barikuan, jokatuko dabe final handia Hala Bedi Irrati ondoko lokalean, arratsaldeko 20:00etan (Bueno Monreal, 16).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu