Bertso Udalekuetarako hezitzaileen izen-emotea zezeilaren 1ean hasiko da
2024-01-22 07:44 BertsolaritzeaHezitzaile, zuzendari zein sukaldari izateko aukerea izango da.
Oraindino neguan gagozan arren, Bertsozale Elkarteak Bertso Udalekuak atontzen hasteko sasoia da eta, esangura horretan, zezeilaren 1ean zabalduko da izena emoteko epea hezitzaile, zuzendari, sukaldari eta begirale praktikak egin nahi dituenentzat. Hilaren 18ra arte izango da zabalik epea. Behin lantaldeen izen-emotea amaituta, gaztetxoenari ekingo deutsie.
Izen-emotea, ohiko legez, bertsozale.eus webgunean izango da eta epea amaituta, apirilean emongo dabe lantaldeen barri.
Bertso Udalekuetako hezitzaileen prestaketa fasea astegoienean hasiko da, maiatzaren 17tik 18ra, Larraulgo aterpetxean (Gipuzkoa). Bertan parte hartzea ezinbestekoa izango da, Bertso Udalekuen antolaketa ona ziurtatzeko.
Gaztetxoen izen-emotea aurrerago izango da, martiaren 4tik aurrera, bertsozale.eus webgunean. Laster zabalduko dabe izen-emote horri buruzko informazino gehiago.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!