Arte Ederren Museoko lehen zutabea jarri dabe
2024-01-22 07:50 KultureaProiektua, Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinau dabe.
V formako lehen zutabea jarri dabe Arte Ederren Bilboko Museoan, Norman Fosterrek eta Luis María Uriartek diseinautako Agravitas proiektuan hain zuzen be.
Fundazinoaren Patronatuak Iñigo Urkullu Lehendakaria konbidau dau obrea ikustera, Juan Mari Aburto Bilboko Alkateagaz (Museoaren Patronatuko presidentea), beste agintari batzuekaz eta handitzeko proiektuaren buru dan talde teknikoagaz batera.
Bisita baliogarria izan da eraikuntza barriaren alderdi tekniko eta operatiboen konplexutasun eta eskakizun handiaren barri izateko, izan be, nazinoarteko lehiaketako epaimahaiaren erabagiak dakarrenez, 1945, 1970 eta 2001eko eraikuntzen ganean altzauko da, instituzinoaren bizitzan kapitulu barri bat idazteko asmoz.
Horrezaz gan, proiektuaren zuzendaritza fakultatiboak (Luis María Uriarte, Taba Rasti eta Pablo Urango) eta proiektuaren injineru arduradunak, Alvarro Serranok, obrearen datu teknikoak adierazo ditue:
- V formako egiturek, handitze-lanen lehen fasearen hasierea marketan dabe, agirian jarriz bolumen barriaren konfigurazinoa. Zutabe horreek, grabidaderik ezaren sensazinoa emoten dabe.
- Museoaren arkitekturea eta inguruko arbolak errespetau behar ditu.
- Museoa zabalik egongo da obrak irauten daben bitartean.
- Karbono-aztarnea eta ingurumen-aztarna gitxiko kaltzaiduak erabili dira.
- Proiektuak, 44,5 miloe euroko aurrekontua eukiko dau, eta helburua da, 2025eko udabarrian edegitea.
Informazino gehiago hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!