Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteak ID Arten ipini dau 20. urteurrena opsatzeko erakusketea

Bizkaie! 2024-01-22 09:48   Kulturea

Erakusketea aukera ona da Euskadin dagoan talentua ezagutzeko.



Euskal Irudigileak 20 urte
 erakusketea Gasteizko ID arte eskolan egongo da ikusgai, Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolan. Erakusketa honek, 170 lan indibidualen bidez, ilustrazinoak Euskadin mende honetan izan dauen bilakaerea, maila eta garrantzia erakusten ditu. Zezeilaren 15era arte egongo da ikusgai.

Erakusketeak 170 lanez osotutako bilduma grafikoa batzen dau, danak be ibilbidea orain dala 20 urte hasi eban Euskal Irudigileak Ilustratzaileen Elkarteko kideek egindakoak. Horreetako ia berrogeita hamar jatorrizko lanak dira– osotutako bilduma grafikoa batu ditu. Inaugurazinoa Euskadiko Arte eta Diseinu Goi Eskolearen egoitzan izan da, Gasteizko Betoñu auzoan. Ondoren bisita gidatua egin da. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren lankidetzea dauen Euskal Irudigileak 20 urte erakusketeak talde horretako kide bakotxaren lan bat batzen dau, azken hamarkada bietan profesional horrek bere lana egin dauen arloen begirada orokorra eskainiz.

Igaz Bilbon, Donostian eta Guadalajaran (Mexiko) ikusi ahal izan ziran eta ikasturte honetan zehar Gasteizen, Iruñean eta Beran bisitau ahal izango da. Erakusketa ibiltari honen helburuak ondokoak dira: Ilustratzaileen lana ezagutarazotea; artista belaunaldi askoren topagune izatea; eta sektorearen indarra azpimarratzea, Euskal Herrian nahiz nazinoartean. Erakusketeak, gainera, sektorekio ahotsen aniztasuna erakutsi nahi dau, protagonistak anonimotasunetik atatarata eta ilustratzaileen lanen sormen-eremuak azalduz. Horren bidez, alkarteak bere 20 urteetan izandako mugarriak eta sektoreak bizi izandako aldaketa nagusiak azaldu nahi dira.

Erakusketea aukera ona da Euskadin dagoan talentua ezagutzeko, izan be, hainbat arrazoirengaitik, ikusleek ez dabe talentu horren alderdi guztiak ikusteko aukerarik izan. Holan, argitaletxeen munduak interesa biztu eta egileakan jarri da arretea, baina badira ilustrazinoaren beste arlo batzuk be, zeregin horreetan dabizen profesionalen lana ezkutuan gelditzen da konsumitzaileentzako. Erakusketa honi esker hutsune hori bete eta sortzaileei izena emon nahi jake; horregaitik, erakusketa honetako elementu batzuk Euskal Irudigileak taldeko kideen autoerretratuakaz harilkatuta dagoz.

Urteurren honetan alkarteko presidente guztiek kolektiboaren historia gainbegiratzeko liburua ere argitaratu da. Eta podcast bat egin da, hiru saiotan banatuta,  protagonisten eretxiak ikusteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu