Guggenheim Bildumako 'Pop art' erakusketea zezeiletik aurrera ikusgai

Bizkaie! 2024-01-18 13:32   Kulturea

Zezeilaren 16tik irailaren 15era egongo da.

Argazkia: Midge Wattles, Solomon R. Guggenheim Museum, New York | Ikusi handiago | Argazki originala

Guggenheim Bilbao Museoak Ikurrak eta objektuak. Guggenheim Bildumako Pop artea aurkeztu dau. BBK babesle duen erakusketa horrek, agirian jarten dau Guggenheim Fundazinoak mobimentu artistiko horregaz dauen konpromisoa: Pop arteko sortzailerik adierazgarrienen funtsezko 40 artelanez osotua dago.

Erakusketako artelanak, burutsuak eta ironikoak, kultura herrikoitzat hartu daitekez, baita haren kontrako kritikatzat be. Solomon R. Guggenheim Museoek hasiera-hasieratik hartu eben Pop artearen aurreko konpromisoa, izan be, monimentuaren baliozkotze instituzionala adierazo eben 1963ko Six Painters and the Object erakusketea atondu ebenetik.

Erakusketeak batzen dituan lanetako bat Claes Oldenburgen eta Coosje van Bruggenen Luma-bola biguna monumentala da; haren neurriak umorez txikiagotzen dau museo-esparrua eta, era berean, azpimarrau egiten dau museoaren eginkizuna. Kulturearen eta hezkuntzearen egoitza bezela ezeze, aisialdirako eta entretenimendurako leku bihurtzen dau.

Pop mobimentua 1950eko hamarkadearen amaierean sortu zan Ingalaterran eta AEBn errotu zan kritikari askoren babesa jaso ondoren. Horreetako bat Lawrence Alloway izan zan, idazle eta komisario britainiarra, izan be, 1958an harek erabili eban lehen aldiz Pop art terminoa.

Erakusketea, zezeilaren 16tik irailaren 15era egongo da ikusgai. Komisarioak, barriz, Lauren Hinkson eta Joan Young izan dira. Horrezaz gan, BBK erakundearen laguntzinoa jaso dau.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu