'Ellas primero: pioneras de la gastronomía vasca' dokumentala plazan
2024-01-18 09:47 KultureaMarian Gerrikabeitiak zuzendutako dokumentala da.
Zuriñe García, Teresa Laespada eta Patricia Campelo.
Jarduereak, Bardintasuna Sustatzeko Zuzendaritzearen Emakumeak foru-estrategiaren barruan kokatuta, historian gizonak nagusi izan diran diziplina batean emakumeek izan daben oinarrizko zeregina autortzea dau helburu.
Bilboko Azkuna Zentroko auditorioan izan da proiekzinoa eta Marian Gerrikabeitiak zuzendutako film honek esperientzia parebakoa eta inspiratzailea sortarazo dau, ikuslea euskal gastronomiaren aitzindarien mundu liluragarrian sartuz. Emakume horreen istorio eta ekarpenak ezkutuan geratu dira, neurri handi batean, liburu eta aldizkarien aurkibideetan.
Alkarrizketa eta artxiboko irudien bidez, dokumentalean euren burrukak eta garaipenak erakusten dira, euskal sukaldaritzearen ondare aberatsa goraipatuz eta historian gizonek menperatutako munduan bidea urratu daben emakumeak aintzat hartzeko eta ohoratzeko beharra nabarmentzen dau.
Ana Vega kazetaria, 2018ko Euskal Gastronomiako Sari Nazionala jaso ebanak, lehengo eta gaur egungo emakume guztiei egindako omenaldia nabarmendu dau, emakume horreek munduko errezeta-bilduma bikainenetako bat sortzen lagundu dabelako euren sukaldeetatik.
Emilia Galianok, Josefa Basterrak, Emilia Dañobeitiak, Nicolasa Praderak eta Úrsula, Sira eta Vicenta de Azcaray y Eguileorrek bidea urratu eben, aitzindariak izan ziran, gai izan baitziran euren ama edo irakasleei ikasitako sukaldaritza-tradizinoaren esentziaz jaubetzen; Nieves Barragánek, Zuriñe Garcíak eta Elena Arzakek, besteak beste, hareen ondarearen lekukoa hartu dabe.
Emakume horreek lorpen garrantzitsuak egin bazituen be, egia da gizartearen zati handi batek ez dakiala euskal gastronomian emakume profesional handiak badirala, nahiz eta historian zehar emakume-izen gehien eta onenak emon dituenetako bat izan. Hareen lana oinarrizkoa izanik be, ez zituen inoiz ostalaritza-eskoletan aitatu, aintzat hartu edo aztertu. Euskal sukaldaritzea gizonen kontua baino ez balitx lez.
Emakumeak
Emakumeak Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen bardintasunaren alde egiteko lana da. Enplegua, Gizarte Kohesinoa eta Bardintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako estrategia honen helburua da emakumeak espazio publikoetan eta botereguneetan egotea aldarrikatzea, bai eta beren eskubideak eta askatasunak be, aintzat hartuta emakumeek gizartean, politikan eta ekonomian izan daben garrantzia ezkutatu izan dala historia osoan zehar.
Emakumeak estrategiaren barruan jarduera, topaketa eta jardunaldi asko egiten izan dira 2022tik hona eta danetan aitamen berezia merezidu dau 2023ko urtarrilean egindako I. Emakumeak Biltzarrak. Aurrera egiten gabiz benetako bardintasunerako bidean. Eta, beti bezela, topaketarako, alkarregaz lan egiteko eta plazaratzeko espazioak behar ditugu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!