Ikerfolk-Argiak Ondare Saria jaso dau
2024-01-18 08:32 KultureaSaria, Juan Antonio Urbeltzek hartu dau.
Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Saileko diputadu Goizane Álvarezek nabarmendu dauenez, Ondare saria emonez, adierazo nahi dogu Ikerfolk-Argiaren bikaintasuna, ahalegina eta konpromisoa, kultur ondarea autortzeko eta berreskuratzeko.
Donostiako Santa Teresa Komentuan Ondare sariaren bosgarren edizinoan, Álvarezek ondokoa esan dau Ikerfolk-Argia erakundeak hamarkadaz hamarkada lan handia egiten dago, musika tresnak, doinuak, jantziak eta jantzak ahaztu ez daitezan. Horrezaz gan, hartu-emon soziokulturalak zelan artikuletan diran, musikearen eta jantzearen bidez, edo geure arbasoak zelan janzten ziran gehitu dau.
Halanda ze, garrantzitsua da Ikerfolk-Argiako gizon-emakumeak aintzat hartzea, izan be, Ondarea Sariaren bidez, geure ondarea zabaltzeko eta sortzen jarraitzeko aukerea emoten deusku. Horri esker, persona bakotxak bere kultura-nortasuna trukatu ahal izango dau, gizateriaren kultura-ondareko beste kultur-adierazpen batzuk deskubriduz.
Ikerfolk-Argiak ikerketara, konserbazinora eta piezak sortzeko prozesuetara hurreratzeko ahalegina nabarmendu nahi izan dabe, materiabakoa materia bihurtzeko. Juan Antonio Urbeltz folkloristea eta etnografoa eta Marian Arregi musika dira proiektuaren buruak.
Ikerfolk-Argiak V. Ondare Saria jaso dau, Euskalerriaren Adiskideen Alkarteko, Peña Ganchegui Artxiboko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Donostiako San Telmo Museoko ordezkariek, zemendiaren 24an hartutako erabagiaren ondoren. Ganera, salbuespen bezela, epahimahaiak Legazpiko Bellota Herramientas enpresea be nabarmendu dabe, ondare industriala konserbetako egindako ahaleginagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!