XIII. 'Emakumeak Zientzian' atondu dabe
2024-01-17 12:58 KultureaHogeita hamabi euskal erakundek alkarregaz atondutako ekimena.
Hogeita hamabi euskal erakundek bat egin dabe Emakumeak Zientzian proiektuagaz, halanda ze, konpromisoa berretsiz. Ekimenaren helburak dira, emakume zientzialarien lana ikusarazotea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak sustatzea. Helburu horrreek kontuan hartuta, erakundeek indarrak batu ditue jarduera-programea alkarregaz atontzeko, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazinoarteko Eguna dala eta (zezeilaren 11n).
Urtero lez, ekimenaren helburu nagusiak betetzeaz gan, Emakumeak Zientzian kolektiboak hausnarketa sakona egiten dau egoera zientifiko-teknologikoa behar bezala aldatzen laguntzeko: Nabarmendu nahi dogu zientziaren eta teknologiaren arloko personak beharrak, pasinoak, konpromisoak eta zaletasunak, adierazo dabe Emakumeak Zientzian proiektuaren atontzaileek. Zientziaren arloan, bikaintasun-estandarrak aldatzea eskatzen da gaur egun, eta alde batera ixtea oso zabaldua dagoan kontzeptu bat, izan be, lanbide-bokazinoak denpora gitxi ixten dau familiarako, aisialdirako edota garapen profesionalerako. Hori guztia bideo personal batean adierazoko da, zientziaren eta teknologiaren arloko zenbait persona protagonista dituan kanpainea jarriko dogu martxan, zientziaz haragoko bizitea ardatz hartuta. Ez dogu nahi danera heltzen dan superheroirik, ezta arrakasta lortzeko ganerakoei uko egiten deutsonik be, gehitu dabe.
Zezeilaren 8tik 16ra bitarteko astean egingo dira Emakumeak Zientzian 2023 ekimeneko jarduerak; 60 ekintza baino gehiagoko programa zabala eta askotarikoa diseinau dabe. Ganera, EAEko hiru lurralde historikoak hartzen ditu lehen aldiz, Arabako uriburuan egingo baitira aurtengo edizinoko zenbait ekintza, zientzia bada nesken kontua mezua ahalik eta persona gehienei zabaltzeko. Deialdi berezi bat egin nahi dogu aurten, guztiok konbidatuz parte hartzera, edozein dala be generoa, nortasuna, lanbidea edo edadea, gaineratu dabe Emakumeak Zientzian ekimenaren atontzaileek.
Motorrak berotzeko, aurten jai-giroan hasiko da Emakumeak Zientzian, zezeilaren 8an Donostian. Bertan, bideo hori aurkeztuko da, testigantza gehiago konpartiduko dira eta boluntario guztiak eta erakunde batzuetako ordezkariak alkartuko dira.
Publikoarentzat, Emakume Zientzialariak Atzo eta Gaur zientzia-ekitaldia izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Ikerketa-zentroetan lan egiten daben emakumezko batzuk igoko dira oholtzara, ikerketei buruz berba egiteko eta historiako emakume zientzialari handienetako batzuk omentzeko, horreen bizitza liluragarrien eta ekarpen zientifikoen barri emonez. Ikasleek ikerketa-zentroetara egiten dituen bisitez eta tailerrez gan, aurten be Eskolara itzulera jarduerea egingo da. 60 emakume ikertzaile baino gehiago joango dira ikastetxeetako ikasgeletara, esperientziak konpartiduteko eta ikasleen artean bokazino zientifikoa piztera.
Jarduera-programea eskuragarri dago www.emakumeakzientzian.eus webgunean.
8. edizino horretan 32 erakundeek hartuko dabe parte: Achucarro, BCMaterials, Materialen Fisika Zentroa (CFM CSIC-UPV/EHU), CIC biomaGUNE, Deustuko Unibersidadea, UPV/EHU Informatika, UPV/EHU Kimika, Aranzadi Zientzia Alkartea, Basque Artifcial Intelligence Center (BAIC), Basque Centre for Climate Change (BC3), Basque Center for Applied Mathematics (BCAM), Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL), BioBizkaia, Biodonostia, Ceit, CIC energiGUNE, CIC nanoGUNE, Cidetec, Donostia International Physics Center (DIPC), Elhuyar, Eureka! Zientzia Museoa-Kutxa Fundazinoa, Biofisika Bizkaia Fundazinoa (FBB), Ikerlan, Ingeniariak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MEGP), Mubil, Euskadiko Parke Teknologikoa, POLYMAT, Tecnalia, Tecnun, UPV/EHU Ingeniariak eta Vicomtech.
Emakumeak Zientzian ekimenak Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Basque Research; Technology Alliance (BRTA) aliantzaren eta Salto-ren laguntzino berezia jaso dau; baita ondoko erakunde eta organismo honeen laguntzinoa be: Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusia (CSIC), Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazinoa (FECYT), Estaduko Ikerketa Agentzia, ekimenari atxikitako Severo Ochoa eta María de Maeztu zentroen bidez, Euskadiko Filmoteka eta Donostiako Nazinoarteko Zinemaldia, Donostia Kultura, Emakunde, Lemniskata alkartea, Ikerbasque, Aspegi (Gipuzkoako Emakume Profesionalen, Enpresaburuen eta Zuzendarien Alkartea), Biook., Skills4Science, UPV/EHUko Bardintasunerako Zuzendaritzea eta Casio.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!