Martxan sahararen aldeko Euskal Karabanea
2024-01-17 10:23 KultureaGetxoko ikastetxeetan edo Fadurako eta Gobelako kiroldegietan itxi ahal izango dira jakiak eta oinarrizko produktuak.
Getxoko Udalak, urtero lez, saharar herriaren aldeko Euskal Karabana Solidariorako jakiak eta oinarrizko produktuak batzeko ekimenean parte hartuko dau. Batutako produktuak Sahararen aldeko Euskal Karabanaren bitartez bialduko dira errefuxiatuentzako kanpamenduetara, horregaz kolaboratzen baitau ATFAL, Getxoko Sahararen aldeko alkarteak. Karabana Fronte Polisarioak, Euskal Fondoaren Saharagaz koordinetako Unidadeak eta herri saharagazko alkartasun alkartek atontzen dabe.
Ekimenaren helburua da, Aljeriako Tinduoufeko saharar errefuxiatuek sufriduten daben elikadura-krisia arintzeko laguntzinoa emotea. Horretarako, datorren zezeilaren 26ra arte, udalerriko ikastetxeetan edo Fadurako eta Gobelako kiroldegietan itxi ahal izango dira jakiak eta oinarrizko produktuak, hau da, arroza, atuna oriotan, azukerea, pasta, sardinak oriotan eta lekaleak, eta konpresak, eta oihalak. Getxok nazinoartean dauen konpromiso humanitarioa eta solidarioa berresten dau, errefuxiatu esparruetan bizi dan saharar herriari zuzendutako karabaneagaz bat eginez. Errealidade horren aurreko sensibilidadea eta alkartasuna adierazo nahi dogu, Tinduoufeko kanpamenduetan baldintza zailei aurre egiten deutsen personen oinarrizko preminak guztion artean beteteko ahaleginak bideratuz. Halanda ze, Getxoko herritarrei dei egiten deutsegu, ahal dan neurrian, ekimen horretan parte hartu deien, azpimarratu dau Carmen Díazek, Gizarte Kohesinoko zinegotziak.
Bestalde, ATFAL alkarteak, barriro nabarmendu dau era horretako ekimenen garrantzia produktuek laguntzinoa emoten deusku kanpamenduetan gaur egun dagozan behar handiei aurre egiteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!