Goxua'n Salsa taldeak abesti barria kaleratu dau

Bizkaie! 2024-01-16 11:08   Kulturea

Errotari izenekoa.

Goxua'n Salsa taldeak, bigarren diskoko lehen singlea kaleratu dau, Errotari izenekoa. Kantua, saltsa azkar eta gogor estilokoa da, 70etako saltsa produkzino askoren moduan. Egunerokotasuna dau ardatz eta horrek dakarren ziklikotasun astun eta pisutsua adierazoz.

Goxua'n Salsa Iruñeko saltsa talde multikulturala da, kolonbiar eta nafar musikariz osotua. Aurton, bigarren diskoa argitaratuko dau eta Errotari disko horren lehenengo aurrerapena dogu. Oraingoan, konposizino propioek saltsa bersinoen lekua hartu dabe taldearen errepertorio barrian.

Entzun abesti hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu