BilbaoBizik ordutegi barria dakar
2024-01-16 10:09 KultureaBizikletak maileguan hartzeko ordutegia 5:00etatik 00:00etara artekoa izango da.
BilbaoBizik, bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzuak, ordutegia zabaldu dau, BizkaiBiziren funzionamendura egokitu ahal izateko, izan be, Bilboko Udala, beste 9 udalerrigaz batera, urrian martxan jarri eben sare horren parte da.
Zerbitzua, astelehenetik domekara egongo da martxan, 5:00etatik 00:00etara bizikletak maileguan hartzeko, eta 00:30era bizikletak bueltetako.
Bizikleta elektrikoen BilbaoBizi zerbitzua 2018ko zemendian jarri zan martxan. Harrezkero, 7.798.244 erabilera erregistrau dira, eta, 2023an, 2 miloe maileguko zifra errekorra hausi da, halanda ze, egunean batez beste 5.636 erabilera.
Nora Abete alkateorde eta Mobikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotziak adierazo dauenez, Bilboko BilbaoBizi bizikletak mailegatzeko udal-zerbitzuak uri osotik banatutako 46 mailegu-gune eta 700 bizikleta ditu; garraiobide osasungarria, jasangarria eta ez-kutsatzailea sustatuz. Bizikletaz, oinez edo garraio publikoz mobidutea da helburua, giza dimensino handiagoko uriak lortzeko bidea, hain zuzen be, gehitu dau.
Gaur egun, 22.880 persona dagoz erregistrauta zerbitzuan. Horreetatik % 12,9, 23 urtetik beherakoak dira, eta % 5,7, 65 urtetik gorakoak. Blas de Oteroko eta Intermodaleko mailegu-guneak dira erabilienak: guneok 4.600 eta 3.600 erabilera baino gehiago ditue astean, hurranez hurran.
Bestalde, bandalizazino-indizeek behera egin dabe: 2023an, egunean 10,9 bizikleta birrindu zituen, hau da, 2022an baino % 70 gitxiago (urteko batez bestekoa 37 bizikletakoa izan zan).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!