Mikel Sotok Tene Mujika bekea irabazi dau
2024-01-16 09:38 KultureaJon Miranderen bizitzea eta obrea ikertuko ditu.
Iruñeako Mikel Soto idazle eta editore ohiaren proiektuak irabazi dau Tene Mujika bekearen azken edizinoa, Jon Miranderi buruzko ikerketa proposamenari esker. Bekea, Debako Udalaren eta Elkar argitaletxearen arteko lankidetzearen emoitzea da eta Euskal Herriko hurreko historiaren alderdiak jorratzen dituan ez-fikzinoko proiektuak babestera bideratuta dago. Idurre Eskisabel, Eneko Bidegain eta Cira Crespo epaimahaikideek Sotoren proposamena aukeratu dabe irabazletzat. Saridunak urtebete izango dau bere lana egiteko, horren ostean, liburua argitaratuko da.
Alazne Txurruka alkatea pozik agertu da aurtengo bekearen emoitzeagaz eta holako ekimenek euskal kulturarako daben garrantzia nabarmendu dau. Orain hilebete bi, Tene Mujika bekearen azken emoitzea aurkeztu genduan. Gaur, barriz, eskerrak emon nahi deutsegu edizino barriak izan dauen harrereagaitik. Tene Mujika bekeak, Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sorkuntza literarioagaz eta ikerketa historikoagaz daben konpromisoa nabarmentzeaz gan, geure hurreko historiaren ezagutzea eta geure literaturea aberasten dau, adierazo dau Txurrukak. Horrezaz gan, alkateak eskerrak emon deutsee parte-hartzaile guztiei eta Mikel Soto zoriondu dau.
Sotoren proiektua, Mirande: Herriminez, ezin-minez izenekoa, Jon Miranderen bizitzearen eta obrearen hainbat alderdi aztertzera bideratuta dago. Bretainiagaz eta abertzale bretoiegaz zituan hartu-emonak ikertu nahi ditu, Miranderen bilakaeran oso ezagunak izan ez arren. Ganera, Sotok idazlearen lan argitaratubakoak topau nahi ditu, batez be bretoieraz idatziak, eta Miranderen biografia osoa batu.
Mikel Soto Nolasko
1978an jaio zan Iruñean. Historian lizenziatua da eta oso ezaguna euskal kulturan, editore lanetan egindako ibilbideagaz. 2020an Suak pizten direnean poesia-liburua argitaratu eban eta Deabruaren eskola proiektu digitalean be parte hartzen dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!