Iñaki Beobide hil da

Bizkaie! 2024-01-16 07:55   Kulturea

Kulturgile eta euskaltzalea 89 urtegaz hil da.

Zumaiarrak Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu eta Euskal Telebistaren sorreran be ibili zan. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban 1965ean.

Antzerti aldizkariaren sorreran be hartu eban:. Gazte naiz atala sortu eban Ramon Saizarbitoriagaz batera, Zeruko Argia aldizkarian. 70eko hamarkadearen hasieran, Irakur saila sortu eban Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegigaz eta Benito del Vallegaz batera, euskerazko liburugintzan eta hezkuntzan be eragiteko.

Gipuzkoako Diputazinoko Dantza, Antzerki eta Ahozko Literaturako arduradun eta Euskal Dantzarien Biltzarreko idazkari lanak be egin zituan.

Horrezaz gan, 2011n, Argizaiola saria emon eutsen Durangoko Azokan, mende erdian zehar danetariko euskal kultura arloetan egindako lan handiagaitik.

Goian bego

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu