2024ko Lautan3 antzerki-jaialdia zezeilean izango da

Bizkaie! 2024-01-15 10:17   Kulturea

Zezeilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an hain zuzen be.

Aurtengo edizinoan, beste gune bat gehituko deutse Lautan3 jaialdiari, hain zuzen be, uriko Askao kalean dagoan La Sinsorga kulturgunea. Halanda ze, sei izango dira eszenatokiak: BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea, Kalderapeko, La Sinsorga eta Euskaltzaindiaren egoitza.

Egitaraua zezeilaren lehen astean jakinarazako dabe atontzaileek, baina betiko lez, guztira, zortzi ekitaldi izango dira zezeilaren 8an, 15ean, 22an eta 29an (egun bakotxeko bi).

Nabarmendu behar da Lautan3 antzerki-jaialdia 2019an sortu zala, euskerazko antzerkia hauspotu, antzerkilariei plaza barriak eskaini eta Bilboko Zazpikaleetan euskerea eta euskal kulturea sustatzeko.

Euskaltzaindiak atontzen dau Lautan3, BIRA Kultura, Cafe Bar Bilbao eta 7Katu gaztetxeagaz batera. Hasieratik, Bilboko Udalaren laguntzinoa jaso dau egitasmoak.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu